EU | ES

2024ko apirilaren 19a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko apirilaren 19a, ostirala
2024ko apirilaren 19a, ostirala

2022rako jarduerak Bilboko hilerrian

“Urte honetan zehar, Bilbao Zerbitzuak-ek hainbat kultur jarduera eskainiko ditu Bilboko Udal Hilerria ezagutzera emateko eta horren aberastasun artistikoa balioesteko, Bilboko ondare kultural, historiko-artistiko, paisajistiko eta hiletakoaren parte garrantzitsuaren gordetzaile gisa duen egitekoaren barruan”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak.

Martxoaren 19an, 12:00etan, Hilerriko Kaperan egingo den Aitaren Egunaren ospakizunak emango dio hasiera programazioari. Hurrengo jarduera apirilaren 23an izango da. Egun horretan, hilerrian argazki lehiaketa bat egingo da 09:00etatik 14:00etara, eta poesia errezitaldi bat, 12:00etan, Kaperan. Hilerrian egingo den hirugarren ekitaldia maiatzaren 1ean izango da, igandean, Amaren Eguna dela eta. Ekainaren 4an, larunbatean, hilerria arte zalez beteko da berriro ere, pintura lehiaketa egingo delako 08:30etik 14:00etara, eta poesia errezitaldia 12:00etatik aurrera. Hurrengo jarduera uztailaren 2rako, larunbaterako, dago programatuta, eta pertsonaia ospetsuen hilobietatik gauez egingo den ibilbidea da. Amaitzeko, eta urtero bezala, Bilboko Udal Hilerriak hildako guztien omenezko ekitaldia antolatuko du azaroaren 1ean, Domu Santu egunean.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019