EU | ES

2024ko azaroaren 21a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 21a, osteguna
2024ko azaroaren 21a, osteguna

Erribera Merkatua, BilbaoDendako “Hemengo jan” sarien finalista izendatu dute

Saridunak azaroaren 6an ezagutuko dira Merkataritza Sariaren hamahirugarren edizioan

Urtero Bilboko dendak, berritzen eta egoera berriei moldatzen ari dira. Baina ez dute inoiz kalitatea eta tratu ona albo batean uzten. Hala ere, egunero arazoei aurre egiten diete negozioak aurrera eramateko eta merkataritza txikia ez ixteko. Javier Garcinuño Bilbao Ekintzako zuzendariak, adierazi duen bezala, “Produktu hauek bakarrak dira, ezin dira Interneten erosi.”

Bilbao Dendako sariak

Denden sufrimendua kontuan hartuta, Bilbao Dendak, Arraztoa uzten duten dendak lemarekin, sari banaketa bat eskaintzen du urtero. Aurten, hamahirugarren edizioa da eta Erribera Merkatuan, saria eskuratzeko hautagaiak izendatu zituzten, 18 hautagai, hain zuzen ere. Saridunak azaroaren 6an ezagutuko dira.

Rafael Gardeazabal, BilbaoDendako, presidenteak, adierazi duen bezala, “sari hauen bitartez merkatarien lana baloratzeko aukera ikaragarria da”. Sariak sei kategorietan banatuta daude, Tradizioa Etorkizunarekin, HemenGO Shopping, Konektaturik Onena, Hemengo Jan, Ostalaritzako Kontzepturik Onena eta Euskararen Sustapena.

Lehen aukeraketa

Merkatari batzuk oso gutxi daramate merkataritza munduan, baina beste batzuk aldiz, denbora gutxian bilbotarrak konkistatu dituzte. Honako hau, Alberto Atauri eta Fernando Cabo giza hezitzaileak, lortu dute, izan ere, duela sei hilabete La Zapa 2 de Mayo denda irekitzea erabaki zuten. Modu honetan zapatagilearen ofizioa berreskuratuz. Basquery kasuan, berriz, Peso Neto eta Residence merkatariekin batera, Ostalaritzako Kontzepturik Onena saria lortzeko aukera dute. “Bilbon dagoen mailarekin, izendatuta egotea sari bat da”, adierazi du, José Luis García Mazas, Basquery bazkideak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019