Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Kontratazio Mahai berria
Kontratazio Mahai berria
Kontratazio Mahai berria
“Bilbao Zerbitzuak erakundearen barne-funtzionamendurako jarraibideak kontratazioaren arloan” erakundearen Administrazio Kontseiluak onartu zituen gobernu-organo horrek 2018ko ekainaren 15ean egindako bilkuran.
“Bilbao Zerbitzuak erakundearen barne-funtzionamendurako jarraibideak kontratazioaren arloan” erakundearen Administrazio Kontseiluak onartu zituen gobernu-organo horrek 2018ko ekainaren 15ean egindako bilkuran.
Aipatutako jarraibideetako 3. kapituluak Kontratazio Mahaia kide anitzeko organo gisa eratzeko beharra jasotzen du, eta kontratazio-organoari lagunduko dio Erakundeak egiten dituen kontratuen esleipenean, prozedura ireki, arrunt eta sinplifikatuetan, elkarrizketa lehiakorrean, lizitazio negoziatuan eta berrikuntzarako elkartzean.
Sumarioko prozedura ireki sinplifikatuaren bidez izapidetutako kontratuetan, kontratu txikietan eta publizitaterik gabeko prozedura negoziatuetan ez da nahitaezkoa izango kontratazio-mahaiaren laguntza.
Bilbao Zerbitzuak erakundearen estatutuen 10.2 f) eta g) artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, Lehendakaritzari dagokio Administrazio Kontseiluari proposatzea zer erabaki hartu behar dituen, eta, bereziki, erakundearen antolaketa-egitura; beraz, 2019ko maiatzaren 26an egindako toki-hauteskundeetatik sortutako korporazio berria eratzearen ondorioz, Administrazio Kontseiluak 2019ko urriaren 8an egindako bilkuran Bilboko Kontratazio Mahaiaren osaera onartu du, aldeko 8 botorekin, kontrako 0rekin eta 2 abstentziorekin.
Gerentziaren ordezkari gisa:
Erakundearen ekonomia- eta finantza-arloko kontrol-funtzioa dutenen ordezkari gisa
Erakundearen aholkularitza teknikoaren eginkizuna dutenen ordezkari gisa
Era berean, udal-ordezkaritza duten talde politikoetako ordezkariak Kontratazio Mahaira joan ahal izango dira, hitzarekin baina botorik gabe, udal-gobernua sostengatzen ez duten udal-talde politiko bakoitzeko ordezkari baten parte-hartzearen bidez, arlo horretako kontrol- eta fiskalizazio-funtzioak errazteko.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019