Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Erriberako merkatuko sukaldaritza eskolak ateak ireki ditu
Erriberako merkatuko sukaldaritza eskolak ateak ireki ditu
Erriberako merkatuko sukaldaritza eskolak ateak ireki ditu
Bilbok gertakari garrantzitsua jasoko du gaur, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolaren irekierarekin
Bilbok gertakari garrantzitsua jasoko du gaur, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolaren irekierarekin. Osasun eta Kontsumo Sailaren esku dagoen Bilbao Zerbitzuak-en eta Bilboko Ostalaritza Goi Eskolaren (ESHBI) arteko lankidetzaren ondorioz, udal ekipamenduaren bigarren solairuan jarriko da martxan.
Alfonso Gil Alkateorde eta Mugikortasunaren, Ingurumenaren, Hiri Berroneratzearen eta Garapen Osasungarriaren Politiken Zinegotzi Koordinatzaileak; Yolanda Díez Osasun eta Kontsumo Zinegotziak; eta Joseba Lozano Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako (ESHBI) Zuzendariak, hiriburuak izango dituen su berriak aurkeztu dituzte prentsaurrekoan. Bertaratu diren kazetariek “ezusteko” pintxo gozoa prestatzeko aukera izan dute, sukaldari baten jarraibideak jarraituz, eta unean bertan emango zaizkien osagaiekin eta tresnekin.
Beste behin, Bilbao Zerbitzuak-en eta ESHBIren interesek eta helburuek bat egin dute Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskola izango den ekimen berri honetan. Hitzarmenaren bitartez egituratutako ekintza bateratuak, merkataritza eta gastronomia tradizionalaren balioen transmisioa sustatzeaz gain, Erriberako Merkatuaren jarduerari balio erantsia ematen lagunduko du, Merkatua bera eta Bilboko Alde Zaharra merkataritzarako eta aisiarako erreferentziazko gune gisa kokatuz eta indartuz. Kulturari eta ezagutzaren sorkuntzari ere lagunduko dio, ESHBI goi mailako koalifikazio zentroa baita, sukaldaritzako arteen, sukaldaritzara aplikatutako teknologiaren, gastronomiaren eta osasunaren prestakuntzan eta berrikuntzan.
Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskola berriak, “Eskuak zikintzeko” aukera emango duten banakako 12 sukaldaritza postu ditu, ikasleek, sukaldariak aurretik azaldutako eta egindako errezetak prestatu beharko baitituzte. Horrez gain, irakasleak produktuen koalitateak ere azalduko dizkie partaideei, eta baita klasean proposatutako platerak prestatzeko erabili beharreko teknikak ere.
ESHBIk gustu guztietarako ikastaro programa diseinatu du, oso gai anitzekin. Nazioarteko sukaldaritza: sushia, pasta, cevicheak, fideo asiarrak, tex-mex…; euskal sukaldaritza: bakailaoa, tradizionala, pintxoak, sukalkiak eta marmitakoak, euskal postreak…; eta bestelako sukaldaritzak, denboraldi bakoitzekoa, saltsa eta sukaldaritzako fondo ikastaroa, hastapenekoa, hirugarren adinari zuzendutakoa, ikasleei zuzendutakoa…
200 zenbakiko postua (30 metro karratu) eta horren aurrean dagoen merkataritza gunea (52 metro karratu) hartzen dituen Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan aurrera eramango diren ekintzak hauek dira:
Ikastaro guztiak praktikoak izango dira, eta ikasleek eurek prestatutako janariak dastatu ahal izango dituzte. Partaide bakoitzak bere sukaldeko postua, lehengaia eta sukaldariak aurretik azaldutako eta egindako errezetak prestatzeko beharko dituen tresna guztiak edukiko ditu. Ez da aurretiazko ezagutzarik eskatzen, ikastaroak profesionalak ez diren pertsonentzat pentsatuta daudelako eta aisia gastronomiko proposamen bikainak direlako. Izen emateak. ESHBIren webgunearen bitartez egingo dira: www.escuelahosteleria.com.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019