EU | ES
Hasiera Hilerriak – Deustuko Hilerria
Hasiera Hilerriak – Deustuko Hilerria
Hasiera Hilerriak – Deustuko Hilerria
Deustuko Hilerria Ibarrekolandako auzoan kokatuta dago, Arangoitiko hegalean, 8.000 m2 ditu eta 617 emakida. Hilerri honetan ehorzketak egiten dira soilik.
Hilerri hau oso berezia da Deustuko auzokideentzat. Baina Bilboko erreferentziazko hilerria Derio-Zamudiokoa da.
Gaur egun ez dira emakida berriak ematen, baina beraien emakidak bertan dituzten familiek beraien senideak bertan lurperatzen jarraitzen dute.
Mahastien artean sortutako hilerria
Lehenengo ehorzketak 1984an egin ziren. Deustuko auzoa elizate independentea zen, Begoña bezala.
Elizate bat eliza baten inguruan antolatutako herri edo auzo bat da.
Inguruan zeuden mahasti ugarien gainean eraiki zen, EHUko Irakasle Fakultatea zegoen orubeari itsatsita.
Hiriko hilerri bat
Deustuko Hilerrirako sarrera nagusia Enekuriko antzinako errepidetik da.
1999an Bizkaiko Foru Aldundiak hilerriko beheko aldea desjabetu zuen Ibarrekolandako sarbideak eraikitzeko. Horretarako lurperatutako hilobi txikiak atera zituzten.
Gaur egun, Deustuko Hilerrian nitxoak eta panteoiak daude soilik. 1988tik aurrera, lurpean ehorzketak egiteari utzi zioten.
2008an, Bilboko Udalak urteen igaroagatik oso hondatuta zeuden hilobi guztiak kentzea erabaki zuen. Hau ere Zamudioko Hilerrian egin zen. Guztira, lurrean zeuden 628 gorpu atera ziren lurpetik.
Hilerri-lorategi bat
Prozesu horren ondoren, Deustuko hilerriak berdegune ugari irabazi ditu.
Gainera, panteoi handien artean pasabide zabalak ditu. Panteoi batzuk basilika txikiak dirudite, beste batzuk marmol zuriko eskultura ederrak dituzte, eta sinpleenak harlauza handi bat dute familien izenekin.
Ehorzketa unitate ugarienak nitxoak dira. 594 daude.
Ondorengoak ere daude:
• 3 kripta
• Hilobi bat
• 64 panteoi
Deustoko Hilerrian lurperatutako pertsona esanguratsuak.
Juan de Ajuriaguerra hilerri honetan lurperatuta dagoen pertsona ospetsuena da.
Hemen ere Deustuko jesuitak lurperatzen zituzten, 90eko hamarkadaren amaieran gorpuzkiak Loiolako Santutegira eraman ziren arte.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019