EU | ES

2024ko azaroaren 21a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 21a, osteguna
2024ko azaroaren 21a, osteguna

Bilbao Zerbitzuak erakundeak hilerrietarako bistak Domu Santu egunaren aurreko egunetara aurreratzea eta mailakatzea gomendatzen du

Bilboko udal hilerriek joan-etorri gehieneko egunak bizi dituzte egun hauetan, azaroaren 1ean, igandean, ospatuko den Domu Santu eguna gertu dagoelako. Hiriko kanposantuak prest daude Covid-19ak ezinbestean baldintzatutako egunik garrantzitsuenerako. Horrela, aurten, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailaren esku dagoen Bilbao Zerbitzuakek, beste edozein urtetan baino gehiago, jaiegunaren aurreko egunetan hiriko hilerrietara egingo diren bisitak aurreratzea gomendatzen du, azaroaren 1ean, igandean, barruan aparkatzea debekatuta dagoela jakinaraziz.

Jardueraren ohiko areagotzea eta koiuntura bera aurreikusita, Bilbao Zerbitzuakek, hilerriak irekitzeko eta ixteko ordutegiak zabaltzeaz gain, segurtasuna bermatzeko osasun neurrien protokoloa ere diseinatu du.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotzi Eskuordeak azaroaren 1aren aurreko egunetan ohiko bisitak aurreratzeko deia egin die herritarrei. Yolanda Diezen ustez, “funtsezkoa da herritarrek irizpide hori eurenganatzea. Izan ere, aurten Domu Santu egunean jende pilaketak saihestu behar ditugu, eta, gainera, festa asteburu luze batean dagoenez, ahalik eta bisita mailakatuenekin ospatzeko gomendioa egiten dugu”, adierazi du.

Halaber, gogorarazi duenez, “Bilbao Zerbitzuakek planifikatu dituen eta une oro egoeraren bilakaeraren mende egongo diren neurri horiek, agintari eskudunek ezarriko dituzten jarraibideetara egokituko dira”

Bilboko biztanleek, ahal den neurrian, hilerrietara aldez aurretik eta modu mailakatuan joatea errazteko, azken orduko pilaketak saihestuz, Bilbao Zerbitzuakek honela luzatu ditu udal hilerriak bisitatzeko egunak eta ordutegiak:

    • Bilboko hilerria, urriaren 24tik azaroaren 2ra, 08:00etatik 19:00etara.
    • Deustuko hilerria, urte osoan, 08:00etatik 15:00etara eta azaroaren 1ean 08:00etatik 18:00etara.

Bilbao Zerbitzuakek osasun neurriez osatutako protokoloa diseinatu du, Bilboko udal hilerrietara egingo diren bisitak seguruak izan daitezen, Covid-19aren garai honetan. Azpimarragarrienen artean hauek daude:

    • Hilerrira hilobi bakoitzeko gehienez familia taldeetan 6 pertsona joatea, eta gehienez 45 minutuz egotea gomendatzen zaie herritarrei.
    • Covid-19arekin bateragarriak diren sintoma ohikoenetako bat duten pertsonek (sukarra, hotzikarak, eztula, aire faltaren sentsazioa, usaimena eta dastamena gutxitzea, eztarriko mina, muskuluetako mina, buruko mina, ahultasun orokorra, beherakoa edo gorakoak…) etxean egon beharko dute, eta ezin izango dute etxetik irten eta, ondorioz, hilerrira joan.
    • Sei urtetik gorako pertsonentzat nahitaezkoa da maskara erabiltzea, pertsonen arteko distantzia edozein dela ere, baita bide publikoan eta aire zabaleko espazioetan daudenean ere, hilerrian, besteak beste.
    • Pertsonen arteko segurtasunezko distantzia gutxienez 1,5 metrokoa izateko betebeharra kaltetu barik.
    • Oro har, eta ezartzen diren beste arau edo protokolo espezifiko batzuk aplikatzeari kalterik egin gabe, Bilboko udal hilerrietan garbiketa, higiene, desinfekzio eta prebentzio neurriak hartu dira, azaroaren 1ean Bilboko udal hilerrietan egingo den erabileraren ezaugarriak eta intentsitatea kontuan izanda.
    • Hilerriko sarrera nagusian gel hidroalkoholikoa hornitzeko lau puntu jarriko dira bisitarien esku; bi puntu kaperarako sarbidean; eta beste bi puntu Derioko Mungialde etorbideko sarreran. Horrez gain, gel hidroalkoholikoa hornitzeko ohiko puntuak egongo dira Bilboko errausketa-labera eta Bilbao Zerbitzuaken bulegoetara sartzeko puntuetan, ohi bezala.  
    • Urriaren 19tik 21era, Kapera osorik eta sakon garbitu eta desinfektatu da, eta hormetan, kasetoiduretan eta sabaietan zegoen hautsa xurgatu da, beirateak eta altzariak sakon garbitu dira eta zoruak tratatu eta leundu dira.
    • Azaroaren 1ean, erabilgarri dauden hiru komunak garbitzeko zerbitzua indartuko da, egun osoan zehar eten barik. Pertsona bat horretan arituko da komun bakoitzean.
    • Badaezpada, euren hilarriak garbitzeko bisitarien eskura jarri ohi diren ureztagailu guztiak iturrietatik kendu dira.
    • Bilbao Zerbitzuak erakundeko Zuzendaritzak Bilboko udal hilerrirako sarbidea aldi baterako etetea agindu ahal izango du, edukiera ez gainditzeko.
    • Hilerriko sarbideetan, bisitariek COVID-19arekin erlazionatuta hartu beharreko higiene  eta segurtasun neurriei buruzko informazio kartelak jarriko dira, eta hilerriko megafoniak ere neurri horien berri emango du aldizka.

Hilerriaren eta Kaperaren okupazio ahalmena

Bizi dugun egoera dela eta, Bilboko Hilerriaren okupazio ahalmena 20.807 pertsonakoa izango da.

Kaperari dagokionez, meza hasi baino 15 minutu lehenago ireki eta amaieran itxi egingo da, eta gainerako orduetan itxita egongo da. Kaperarako sarbidea 78 pertsonara egongo da mugatuta, eta kontrol horren ardura meza emaileena izango da.

Langile gehiago herritarren arretarako

Pertsonen arreta hobetzeko eta bulegoetako aurrez aurreko arretan pilaketak saihesteko, urriaren 24an, 25ean eta 30ean eta azaroaren 1ean herritarren arretarako langileen zerbitzua indartu egingo da, bulego zentraletan pertsona bat gehituz, senideei hildakoen lurperatze lekuaren eta haien intereseko beste gai batzuen berri eman ahal izateko.

Halaber, azaroaren 1ean Bilboko udal hilerriko bulegoetako ordutegia ere luzatu egingo da, 08:00etatik 14:00etara. Era berean, urriaren 24tik azaroaren 2ra bitartean gainerako barrutietan arreta hobetzeko, ofizioetako langileak ondo ikusteko eta aurkitzeko moduan arituko dira, txaleko islatzaile horiz identifikatuta. Gainera, Deustuko udal hilerrian, Bilboko ofizioetako pertsona batek familiei arreta emateko zerbitzua eskainiko du 10: 00etatik 15:00etara.

Bilbo Zerbitzuakek garraio publikoan joateko eskatu du, baina euren ibilgailuan doazenek jakin behar dute Hilerriko sarrera nagusitik baino ezin izango direla sartu, Txorierri BI 737-Erandio/Larrabetzu errepidetik. Eta ibilgailuak hilerri barruan aparkatzeari dagokionez, horretarako erreserbatutako eta egokitutako lekuetan aparkatu beharko da. Domekan, azaroaren 1ean, izan ezik, egun horretan ezin izango baita aparkatu Hilerriko instalazioetan. 

Halaber, azaroaren 1ean, zerbitzua Gurutze Gorriko 10 boluntariorekin indartuko da, hilobi unitate jakin batzuen aurrean 6 pertsona baino gehiagoko pilaketak saihesteko eta osasun neurriak betetzen direla zaintzeko, batez ere bisitariek maskara eramatea eta behar bezala jarrita izatea Hilerri barruan.

Mugikortasuna eta garraio publikoaren erabilera

Bilboko Hilerrira bisitan doazen pertsonei euren joan-etorrietarako garraio publiko zerbitzuak erabiltzea gomendatzen zaie, autobusak eta trenak, azaroaren 1ean batez ere, egun horretan debekatuta egongo delako Bilboko Udal Hilerri barrura ibilgailuarekin sartzea.

Euskotrenen L3 lineak Kukullaga-Etxebarri/Lezama tren zerbitzua eskaintzen du 07:30etik 22:30era, 30 minutuz behin, Bilboko Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaranbarri, Zazpikaleak, Urribarri eta Matiko geltokietan (informazio gehiago Euskotrenen webgunean).

Bizkaibusek, bere aldetik, Bilbo eta Zamudion/Derion dagoen Bilboko Udal Hilerria lotzen dituzten autobus linea hauek ditu:

    • A3250: Bilbo-Teknologia Parkea (Artxandako Tunelak). Jaiegunetan ez dago zerbitzurik.
    • A3224: Bilbo-Derio-Teknologia Parkea. Jaiegunetan zerbitzua bi orduz behin, 07:00etatik 22:30era.
    • A3223: Bilbo-Larrabetzu (Artxandako Tunelak). Jaiegunetan zerbitzua bi orduz behin, 05:50etik 21:50era.
    • A2153: Bilbo-Loiu-Larroeta-Derio. Jaiegunetan zerbitzua bi orduz behin, 08:00etatik 22:00etara.
    • A3517: Bilbo-Derio-Mungia. Zerbitzua ordubetez behin, 07:30etik 22:30era (Laukarizetik).

Linea bakoitzaren ordutegiak eta maiztasunak Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean kontsultatu daitezke.

Loreak jartzea

Bilbao Zerbitzuakek jakinarazi duenez, edozein abagune pertsonal edo kolektiboren ondorioz interesatuak ezin badira Hilerri barrura sartu, euren gertukoen hilobien aurrean loreak jartzera, zerbitzu hobea emateko xedez, lora-dendak Hilerri barrura sartzea erraztuko da, bezeroek eskatzen dizkieten loreak jartzeko.

On line ere bisitatu daiteke

Hilerria modu birtualean ere bisitatu daiteke. Bilbao Zerbitzuaken webgunean Bilboko udal hilerriaren bisita gidatua egiteko aukera eskaintzen da, artearen eta ondarearen aldetik duten interesa dela eta kontu handiz aukeratutako 40 puntu interesgarrienetatik, hain zuzen ere. Are gehiago, bisita gidatuko material guztia deskargatzeko eta hilerrira joateko aukera ematen da, baita on line bisita egitekoa ere, banaka bisitatzeko interesgunea hautatuta.

BILBAO ZERBITZUAKEK PLANIFIKATU DITUEN ETA UNE ORO EGOERAREN BILAKAERAREN MENDE EGONGO DIREN NEURRI HORIEK, AGINTARI ESKUDUNEK EZARRIKO DITUZTEN JARRAIBIDEETARA EGOKITUKO DIRA

nerriak hilerrian 

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019