EU | ES

2024ko azaroaren 23a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 23a, larunbata
2024ko azaroaren 23a, larunbata

Erriberako soinuak ekimenaren bitartez musika-tresna bihurutko dira erriberako merkatuko eskailerak

Martxoaren 15etik eta apirilaren 15era, musika-tresnen soinuak sortu ahal izango dira erabiltzaileek Erriberako Merkatuko eskailerak zapaltzen dituztenean; pianoarenak, tronboiarenak, kontrabaxuarenak eta organoarenak entzungo dira, besteak beste. Pandemiak kaltetutako sektoreei laguntzeko udalak prestatutako Bilbao Aurrera Planean jasotako sormen- eta kultura-proiektuetako bat da

Martxoaren 15etik, astelehena, eta apirilaren 15era, asteazkena, eskailera musikolorista bat izango dugu Erriberako Merkatuko eskaileretan. “Erriberako Soinuak” da instalazioaren izena, eta Bilbao Aurrera 2020 Planaren barruan kultura- eta sormen-industriari zuzendutako laguntzen deialdian Bilboko Udalak hautatutako sormen- eta kultura-proiektuetako bat da.

Merkatuko erabiltzaileek Erriberako Merkatuko eskailerak zapaltzen dituztenean, kolore bati lotutako dardara bat sortuko da, eta horrek, aldi berean, soinuak igorriko ditu, kanpaiena, pianoarena, tronboiarena, kontrabaxuarena, bibrafonoarena, organoarena, txalapartarena, saxofoiarena edo sitarrarena, besteak beste. Soinuak ordu erdiro entzungo dira 09:00etatik 19:00etara.

Soinuak: Kanpaiak,pianoa, tromboa, kontrabajoa, bibrafonoa, organoa, txalaparta, saxoa, sitarra

Informazio gehiago izateko: JYT Kreaktibos. Txarly Marqués 638138445

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019