EU | ES

2024ko azaroaren 23a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 23a, larunbata
2024ko azaroaren 23a, larunbata

Itziar Ituño izan da Aitziber Ibarguenek Erriberako Merkatuan egindako horma-irudi feministaren amabitxia

Itziar Ituño aktorea 7 x 3,5 metroko horma-irudiaren amabitxia izan da. Horma-irudi hori Aitziber Ibarguen Zallako artistak egin zuen joan zen asteburuan, La Bernarda jaialdiaren barruan, Erriberako Merkatuan.

Horma-irudiak tokiko zein nazioarteko historiako emakume ikoniko batzuk erakusten ditu. Merkatuaren bigarren solairuan dago, baserritarrak egon ohi diren gunetik hurbil, eta Bilbao Zerbitzuak eginiko lagapena da. Artelana gure hiriko emakume guztiei eskainita dago, batez ere merkatua osatzen eta elkargune bihurtzea bilatzen dutenei.

Artista, horma-irudi honen bidez, emakumeen arteko ehunaren garrantzia jasotzen saiatu da, zatika ehundutako manta bat simulatuta, non gutako edozein izan litekeen irudi anonimo bat agertzen den. Aktore basauriarrak, bere aldetik, adierazi du harro egoteko modukoa dela horrelako horma-irudi bat izatea Bilbon eta, batez ere, hain leku berezi batean, Erriberako Merkatuan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019