EU | ES

2024ko azaroaren 21a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 21a, osteguna
2024ko azaroaren 21a, osteguna

Bilboko Udalak “Elikadura osasungarriari buruzko tailerrak” jarri ditu martxan, osasun eta kontsumo sailaren bitartez

Osasun eta Kontsumo Sailak bultzatutako programaren helburua elikadura-ohiturak hobetzen eta horren inguruko ezagutza gehiago izaten laguntzea da, elikadura osasungarriari, jasangarriari eta aurrekontu egokia duenari buruzko kezkak eta soluzio praktikoak partekatzeko.

Saio teorikoak San Frantziskoko Udal Zentroan emango dira, Saileko langile espezializatuekin, eta praktikak Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako (ESHBI) profesionalen eskutik.

“Elikadura Osasungarriari buruzko Tailerrak”, ALCER Bizkaia elkartearekin lankidetzan, giltzurrunetako gaixotasuna duten pertsonei ere egongo dira zuzenduta. Gaixotasun horrek herritar guztien % 10ean du eragina, eta 65 urtetik gorakoen % 25ean.

Programak tokiko eta sasoiko elikagaien kontsumoa sustatzen du hiribildua hornitzen duten udal-merkatuetako saltokietan.

Yolanda Díez Bilboko Alkateorde eta Udaleko Osasun eta Kontsumoko Zinegotzi Ordezkariak “Elikadura Osasungarriari Buruzko Tailerrak” aurkeztu ditu gaur goizean Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan. Tailer teorikoz eta praktikoz osatutako programa da, eta bere helburua osasun-arloko desberdintasun-egoeran dauden pertsonen elikadura egokitzea da, gainera, Bilboko udal-merkatuek eskaintzen duten gertuko produktua aprobetxatuz. Ekitaldian Belen Herrera ALCER Bizkaia Elkarteko presidentea izan da, hilean behin saioak giltzurrunetako gaixotasuna duten pertsonei zuzenduta egongo direlako.

“Programa beharrezkoa zen. Batez ere, osasun-arloko desberdintasun-egoeran dauden pertsonen artean. Eta hori gauzatzeko modurik onena Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan tailer praktikoak emango dituzten Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako (ESHBI) profesionalen saioak dira, profesional horien esku jarriz Bilbao Zerbitzuak erakundearen eskutik gure udal merkatuek egunero eskaintzen dizkiguten gertuko produktuen aukera”, azaldu du Yolanda Diezek.

Espazio horren helburua zaurgarritasun- eta osasun-arloko desberdintasun-egoeran dauden bilbotarren elikadura-ohiturak eta nutrizioari buruzko oinarrizko ezagutzak hobetzen laguntzea da, elikadura osasungarri eta jasangarriagoari aurrekontu egokiarekin aurre egiteko moduari buruzko kezkak partekatzeko eta soluzio praktikoak sortzeko.

“Elikadura osasungarriari buruzko tailerrak” – “Osasuna ehuntzen”

“Elikadura osasungarriari buruzko tailerrak”, San Frantzisko eta Bilbo Zaharra auzoetako “Osasuna Ehuntzen” komunitate-partaidetza prozesuko jardueretako bat da. Prozesu hori osasuna sustatzeko sortu zen, auzoa ekintza-unitate moduan erabiliz. Iazko abenduan egindako jardunaldi batean, Tokiko “Osasuna Ehuntzen” Sareak elikadura osasungarriari buruzko tailer teoriko-praktikoa proposatu zuen.

Horregatik, lehenengo fase honetan, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak, auzoan bizi diren helduei zuzentzen dizkie tailerrak, osasun-arloko desberdintasunak dituzten pertsonei lehentasuna emanez.

Saioak

  • Lehen tailerra: apirilak 28 (saio teorikoa), maiatzak 4, 12 eta 19 (sukaldaritza)
  • Bigarren tailerra: maiatzak 26 (saio teorikoa), ekainak 2, 9 eta 16 (sukaldaritza)
  • Hirugarren tailerra: urriak 6 (saio teorikoa), urriak 13, 20 eta 27 (sukaldaritza)
  • Laugarren tailerra: azaroak 3 (saio teorikoa), azaroak 10, 17 eta 24 (sukaldaritza)

Giltzurrunetako gaixotasuna duten pertsonei zuzendutako “Elikadura osasungarriari buruzko tailerra”

Gainera, hilean behin, “Elikadura Osasungarriari Buruzko Tailer” batzuk giltzurrunetako gaixotasuna duten pertsonei egongo dira zuzenduta. Gaixotasun horrek herritar guztien % 10ean du eragina, eta 65 urtetik gorakoen % 25ean.

ALCER Bizkaia Elkarteak 45 urte daramatza osasuna sustatzeko proiektuak gauzatzen. Elkartearen lana beti egon da bizi-ohitura osasungarriak eskuratzeari lotuta, giltzurrunen narriadura prebenitzeko. Erakundeak nutrizio-aholkularitzako zerbitzua du. Zerbitzu horretatik, euren elikadura gaixotasunaren faseko behar espezifikoetara egokitzeko aukera ematen dien jarraibide dietetikoak eskaintzen zaizkie pazienteei.

Tailer horiek kontsultan azaltzen diren jarraibide dietetiko eta tresna guztiak praktikan jartzeko beste aukera bat dira, bai aurredialisian, bai dialisian eta transplantatuta dauden pazienteentzat” adierazi du Yolanda Díezek. “Nutrizioa da honi eta patologia guztiei aurre egiteko giltzarrietako bat, eta funtsezkoa da paziente bakoitzaren gaixotasunaren fasearen araberako elikadurari eustea”, amaitu du.

Saioak: Apirilak 26, Maiatzak 18, Ekainak 14, Irailak 14, Urriak 18, Azaroak 23 eta Abenduak 13

Galeria de imágenes

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019