EU | ES

2024ko azaroaren 24a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 24a, igandea
2024ko azaroaren 24a, igandea

Udaleko ibiltarien sareak gosari osasungarria egingo du Otxarkoagako merkatuan

Edizio honetan, osasun ona izateko elikadura egokiak duen garrantziaz jabetzeko asmoz, Bilboko udal merkatuetara bisitak eginez programatu dira Ibiltarien Sarearen ibilbideak.

Gosari osasungarriekin bi helburu betetzen dira: ariketa fisikoa eta elikadura osasungarria hartzeko ohitura sustatzea, eta konfiantzazko produktuak, hurbilekoak eta osasungarriak erosteko udal merkatuak sustatzea.

“Ibiltarien Sarea”, herritar guztiei zuzendutako osasuna sustatzeko udal programak 4.187 ibiltari erregistratu ditu 2021eko urritik 2022ko martxora bitartean.

Gaur goizean, Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo zinegotzi ordezkariak Ibiltarien Sareko parte-hartzaileak hartu ditu Otxarkoagako udal merkatuan, eta fruta freskoz eta urez egindako kopau osasungarria hartu dute egunaren martxarekin jarraitu baino lehen.

Herritar guztiei zuzendutako osasuna sustatzeko doako udal programak pandemiaren aurreko parte-hartze altua berreskuratu du urritik aurrera. Egunero 30 pertsonak, batez beste, parte hartzen dute urriaren 4an hasi eta ekainaren 29an amaituko diren ibilaldi hauetan. Hasi zenetik martxora arte, 4.187 ibiltari izan dira.

“Zuekin guztiekin berriz elkartzen naizen bakoitzean ilusioz betetzen naiz, egiaztatzen baitut gure biztanleria sasoian dagoela zentzu guztietan, fisikoki eta sozializatzeko gogoz. Harro sentitzen naiz hartaz, ibilbideetan parte hartuz ohitura osasungarriak praktikatzeko jarrera eta borondatea erakusten dutelako. Herritar guztiak gonbidatzen ditut, edozein adinetakoak, jarduera honetan parte hartzera. Jarduera honek, osasuna sustatzeaz gain, beste iturri osasungarri bat sustatzen du, gure udal-merkatuak, non konfiantzazko produktuak, gertukoak eta osasungarriak erosten diren”, ziurtatu du Yolanda Díezek.

Edizio honetan, osasun ona izateko elikadura egokiak duen garrantziaz jabetzeko asmoz, Bilboko udal merkatuetara bisitak eginez programatu dira Ibiltarien Sarearen 15 ibilbideak. Izan ere, oso garrantzitsua da sasoiko elikagaiak kontsumitzea, heldutasunaren garai onenean daudenean. Zaporea ez da abantaila bakarra: osasunerako hobeak dira, merkeagoak, tokiko ekonomia bultzatzen dute, eta ingurumenerako onak dira.

Programa osatzen duten 15 ibilbideak txandakatu egiten dira, eta interesdunek Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo Sailak argitaratutako “Ibiltarien Sarea” gidan kontsulta ditzakete, udaltegietan eta udalaren webgunean.

2021-2022 ikasturtean, Ibiltarien Sarea astelehenetik barikura egingo da, 11:00etatik 13:00etara, eta beti izango da langile profesional bat bidea zuzentzeko eta laguntzeko. Aurreko urteetan bezala, erabiltzaileen ibilbide gogokoenak Kañuko bidea, itsasadarraren ondokoa, Aliron bidea, Ametzola eta Hiru parkeetakoak dira. Batez beste jende gutxien biltzen duten ibilbideak dira zailtasun handieneko bideak, desnibelagatik, (Arnotegi, Artxanda) eta urigunetik gehien urruntzen diren bideak (Ollargan eta Larreagaburu).

Galeria de imágenes

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019