EU | ES

2024ko azaroaren 23a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 23a, larunbata
2024ko azaroaren 23a, larunbata

Sukaldaritza tradizionalaren eta abangoardistaren arteko fusioa Erriberako merkatuan

Maiatzean zehar, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak errezeta tradizionalak eta teknika moderno eta abangoardistak konbinatuko dituzten sukaldaritza ikastaroak hartuko ditu. Ikastaro horiei esker, ikasleek betiko errezetei ukitu berezia ematen ikasiko dute, baita betiko zaporeei zertzelada desberdina jartzen ere.

“Sukaldaritza tradizionala gure parte da eta, horregatik, gure merkatuetako produktuen zapore tradizionala eta kalitatezkoa teknika eta osagai abangoardistenekin konbinatu ahal izatea, gure esentzia alde batera utzi gabe berritzeko modu egokia iruditzen zait”, azaldu du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotziak.

Hilabete honetan zehar lau ikastaro emango dira guztira, bakoitza bi ordukoa. Lehenengoa maiatzaren 12an izango da, eta masail tradizional batzuk egingo dira, ondoren, ukitu moderno, espezializatu eta bidaiaria emanez, eraldatzeko, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako irakasleek erakutsiko dituzten trikimailuei esker.

Hurrengo tailerra maiatzaren 19an, ostegunean, izango da. Egun horretan, saltsak izango dira protagonista merkatuko sutegietan. Bi ordu horietan zehar hiru saltsa egiten ikasiko da: bizkaitar klasikoa, saltsa beltza eta saltsa amerikarra. Sukaldaritza tradizionaleko hirugarren tailerra itsasoko errezetetan oinarrituko da, eta zehatzago, alde batetik txipiroiak tipularekin eta bestetik txipiroi lurrarekin eta erremolatxarekin salteatutako sepia platera.

Kroketak ezinbesteko platera izan dira beti sukalde tradizionaletan; horregatik, maiatzaren 31n, jaki kurruskatsu eta krematsu horren bi errezeta berri iritsiko dira merkatuko sukaldera. Tailer horretan, bi errezeta zoragarri egiten ikasiko da, alde batetik urdaiazpiko kroketa tradizionala, kurruskatsuagoa den “PANKO” ogi birrindu japoniarrarekin egindako errebozatuarekin. Bigarrenik, gure lurrari omenaldia: bexamel eta Idiazabal gaztaz osatutako esfera gozoa, gure basoetako fruitu lehorrez betetako kurruskari batez estalia.

Ikastaroak:

  • Osteguna, maiatzak 12: Masailak: tradizioa eta fusioa
  • Osteguna, maiatzak 19: Saltsa tradizionalak
  • Osteguna, maiatzak 26: Itsasoko errezetak: txipiroiak eta sepia
  • Asteartea maiatzak 31: Aho zabalik uzteko kroketak

Ikastaroei buruzko informazio gehiago

Galeria de imágenes

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019