Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Shipra Khanna influencerrak indiara eraman du Erriberako Merkatua
Shipra Khanna influencerrak indiara eraman du Erriberako Merkatua
Shipra Khanna influencerrak indiara eraman du Erriberako Merkatua
Shipra Khanna Influencer eta Masterchef India 2012ko irabazleak Erriberako Merkatua bisitatu du eta euskal ohitura gastronomikoak erakutsi dizkie sare sozialetan dituen bost milioi jarraitzaile baino gehiagori, baita merkatu honek dituen espazio zoragarriak ere.
“Beti da atsegina Shipra Khanna bezalako bisita bereziak izatea, baita Bilbotik milaka kilometrora bizi diren pertsonengana iristea eta gure Udal Merkatuek dituzten produktu bikainak eta bitxikeriak erakustea ere”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak.
Jatorriz Shimplakoa den chefa Erriberako Merkatuan ibili da postuen, inguruen, gastro-tabernen eta janariaren beraren bideoak grabatzen. Gainera, bere sukaldaritzako ezagutzak partekatu ditu merkatariekin, gastronomia kulturartekotasunerako eta fusiorako elementu gisa balioetsiz. Shipra, “The Space Trail” izenekoaren sortzailea izateaz gain, Masterchef Travelen sukaldaritzako enbaxadorea ere bada, eta sukaldaritzako 8 liburu argitaratu ditu. “Basqyium” eta “Bilbao Urban & Cities Design” enpresek gauzatu duten euskal eta indiar sustraien arteko kulturari lotutako proiektuaren barruan iritsi da Bilbora.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019