EU | ES

2024ko azaroaren 23a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 23a, larunbata
2024ko azaroaren 23a, larunbata

Bilbao Zerbitzuak erakundeak Bilboko hilerrian bisita antzeztua antolatu du uztailaren 9an

Jarduera pertsonaia ospetsu batzuek eta gidari edo aurkezle batek egingo dute, guztiak ere Bizkaiko Arte Elkarteko kideak. Pertsona horiek lurperatutako pertsonak ordezkatuko dituzte, eta haien bizitzaren alderdi garrantzitsu eta bitxiak kontatuko dituzte.

Gehienez ere, 100 lagunentzako ekitaldia da, eta hortaz, erreserba egin behar da Bilbao Zerbitzuak erakundearen bulegoetan, 944 231 019 telefonora deituta edo Bilbao Zerbitzuak erakundearen webgunearen bidez, uztailaren 6ko 13:00ak arte.

Bilboko hilerriak bisita antzeztua eta gidatua antolatu du uztailaren 9ko (zapatua) gauean, 21:00etatik 22:30era bitartean. Bisita horretan, parte-hartzaileak hainbat espaziotatik (sarrera, hilobiak, panteoiak …) ibiliko dira eta horiek ezagutuko dituzte (edo berriro deskubrituko dituzte). Bilboko historia hilerrian lurperatuta dauden pertsonen bitartez, inoiz imajinatu gabeko moduan, kandelen argitan. Bilboko Udal Hilerria ezagutarazteko eta hilerriko ondare kulturalari, historiko-artistikoari, paisaia-ondareari eta hileta-ondareari balioa emateko Bilbao Zerbitzuak egiten ari den kultura-jardueren barruan kokatzen da honako hau.

Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkari Yolanda Díezek azaldu duenez, “heriotzaren kontzeptua, askotan, arindu eta ahuldu egin da alderdi morbosoenak goraipatuz. Horregatik, ekimen honekin heriotza modu naturalagoan eta lasaiagoan ulertzeko modu bat erakatsi nahi diogu gizarteari. Testuinguru horretan, ikuspegi hori ahaztu gabe eta oztopoei aurre egiteko borrokatuz, gure proiektua Europako hilerriek gaur egun duten joerarekin bat dator, hau da, hilerriak hurbiltzea pertsonei, bizidunei, hartara, hilerriez bizitzan goza dezaten, bake-, lasaitasun-, kontsolamendu- eta gogoeta-leku gisa, ondare historiko kulturalaz gozatzeko eta denboran zehar bilakaera soziala zer-nolakoa izan den ikusteko leku gisa.

Bisitan, hilerrian lurperatutako hainbat pertsonaia ospetsuren istorioa antzeztuko da, txistu-musikarekin eta musika klasikoarekin lagunduta. Era horretan, Bilbao Zerbitzuak erakundeak hileta-kultura gizarteari hurbilduko dio, “tresna pedagogiko” baten moduan, osagai batzuk eta besteak nahastuko dituen ekimen batean, bitariko formatu batekin, alegia, bisita gidatu eta “performance” gisara.

Giroko soinuen, musikaren, ekintza performatiboen eta dinamikoen bidez, parte-hartzaileak hilerrian paseoan ibiliko dira ilunpetan, kandelen eta ilargiaren argia lagun. Kandelak bisitaren hasieran banatuko zaizkie, inork xehetasunik gal ez dezan.

Bilboko hilerria bisitatzea aukera ezin hobea da uriari, jendeari eta lurrari buruz dakiguna ezagutu, gogoratu eta zabaltzeko. Hilerri bat bisitatzean iragana ezagutu daiteke, hildakoen istorioen bidez hiriaren bizitza jasotzen baita, eta horrek gure ingurua eta hilerri hau beste modu batera ikusteko aukera ematen baitigu” zehaztu du Diezek.

Jarduera pertsonaia ospetsu batzuek eta gidari edo aurkezle batek egingo dute, guztiak ere Bizkaiko Arte Elkarteko kideak. Pertsona horiek lurperatutako pertsonak ordezkatuko dituzte, eta haien bizitzaren alderdi garrantzitsu eta bitxiak kontatuko dituzte.

Hala, gauaren aterpean, Bilboko udal-hilerriaren historia, hilerriak gordetzen duen artea eta hilerrian dauden XX. mendeko pertsonaia garrantzitsuen bizitza (Casilda Iturrizar eta Tomás José de Epalza senar-emazteak, Juana Mir idazlea, Gabriel Aresti poeta eta Rafael Moreno Aranzadi (Pichici) Athleticeko jokalaria, besteak beste) kontatuko digute, panteoi liluragarrien eta harrizko edo brontzezko estatuen artean.

Ez hori bakarrik, 1902ko apirilaren 27an inauguratu zenetik gaur egunera arte Bilboko XX. mendeko historia astindu duten gertaera mingarriak ere gogoraraziko dizkigute, hala nola hauek: Zabalguneko Zirkuko haurren tragedia, 1912an; Espainiako Gerra Zibila, ekialdeko harresia lekuko, 538 pertsona fusilatu baitzituzten, batez ere miliziano errepublikanoak; Larrinagako espetxeko erasoko, La Galerako eta Aingeru Zaindarietako biktimak; Altuna Mendi eta Cabo Quilates itsasontzietako biktimak, Kriptan ehortziak; eta Oiz mendiko 1985eko hegazkin-istripuko biktimak.

Bitxikeria asko dira Bilboko udal-hilerrirako bisita hori esperientzia ahaztezina egiten dutenak; udal-hilerria Espainiako hilerri zaharrenetako bat eta Europako hilerri esanguratsuenetako bat da.

Izena emateko epea

Jarduera horretan parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, gehienezko kopuru bat izango baita, segurtasunagatik. Edukiera 100 lagunekoa izango da.

Bisita antzeztura joateko erreserba uztailaren 6ko 13:00ak arte egin daiteke, Bilbao Zerbitzuak erakundearen bulegoetan (30 plaza), 944 231 019 telefonora deituta (30 plaza) edo Bilbao Zerbitzuak erakundearen webgunearen bitartez (40 plaza) [Bitarteko honen bidez agortutako plazak], pertsona guztiek bisitan sartzeko aukera izan dezaten, beren baliabide edo trebetasun teknologikoak edozein izanik ere. Sarbide-kanal horietako batean betetzen ez diren plazak beste kanaletara bideratuko dira.

Ibilbidean zehar audio-sistemak erabiliko dira, bertaratzen direnek gidariaren azalpenez modu inguratzaileagoan gozatu ahal izan dezaten.

Gurutze Gorriaren lankidetza

Ekitaldia egiteko, Bizkaiko Gurutze Gorriak oinarrizko laguntza-ekipoa jarriko du -boluntario 2 eta ibilgailu bat- 20:00etatik 23:00etara bitartean, prest egongo direnak ekitaldira bertaratutako pertsonei berehalako arreta eman behar izanez gero eta bestelako osasun-gorabehera edo istripu prebenitzeko.

Bestelakoak

  • Bisita ez da 12 urtetik beherakoentzat gomendatzen.
  • Ezingo da argazkirik, bideorik edo audio-grabaziorik egin.
  • Antzezpenak ibiltariak izango dira, eta, hortaz, ez da esertzeko leku espezifikorik egongo.
  • Oinetako erosoak eta hotzetik babesteko arropa eramatea gomendatzen da.
  • Ekitaldira joan ahal izateko, ezinbestekoa da erreserbaren ziurtapena aurkeztea ekitaldiaren sarreran.
  • Ezinbestekoa da Bilboko udal hilerriko ate nagusian egotea (Santimami Auzoa 4, Zamudio/Derio) bisita hasi baino 15 minutu lehenago.
  • Bisita ez da bertan behera geratuko euria eginda ere; bai, ordea, alerta horia edo gehiago ezarrita badago. Euria bada, zira, aterki eta oinetako egokiak eraman.
  • Jarduera bertan behera utzi ahal izango da gutxieneko jende-kopurua ez badago edo antolatzaileekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019