Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Bilboko hilerria distiraz ageri zen ilargiaren eta kandelen argitan, magiaz eta historiaz betetako gau batean

Bilboko Udal Hilerrian, atzo gauean, ehun bat lagun bildu ziren, uriaren historia ezin irudikatuzko modu batean ezagutzera hurbildurik, Bilbao Zerbitzuak udal entitateak Bizkaiko Arte Elkarterekin batera antolatutako ikustaldi antzerkiz lagundu batean. Ikustaldia hasi baino lehen, kandelak banatu zitzaizkien hurbildutakoei, eta ikustaldi osoan zehar eroan zituzten, ikusi zituzten hilerriko bazter guztiak argituz.
“Aukera handi bat da Europan adierazgarrienetakoa den hilerria ezagutzea hain modu magiazko eta ezohiko batean, eta, aldi berean, zentzumenendako opari bat, zeren eta, antzezten ibili ziren artisten lan handiari esker, Bilbo eta bilbotarrak hobeto ezagutzeaz gain, beste garai batera bidaiatu baikara”, adierazi du Yolanda Díez alkateorde eta Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak, berak ere esperientzia baliatuta eta beste batzuek bezala parte hartuta.
Ibilbidean zehar, bitxikeria eta pasadizo ugari izan ziren, eta ikaraldiren bat edo beste ere bai, agerraldi batzuk tarteko, hala nola Casilda Iturrizarren eta haren senar Tomás José de Epalzaren agerraldia, Juana Mir idazlearena, Gabriel Aresti poetarena edo Rafael Moreno Aranzadi (Pichici) Athleticeko futbolariarena, zeintzuk, gau horretan, erabaki baitzuten beren kripta eta panteoietako lasaitasuna utzi behar zutela eta eurak ikustera joandako pertsona guztiei lagun egin behar zietela.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019