EU | ES

2024ko azaroaren 21a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 21a, osteguna
2024ko azaroaren 21a, osteguna

Bilboko hilerria, muturreko beroari aurre egiteko aterpe klimatikoa

Klimaren aldaketaren ondorioak gero eta nabarmenagoak dira, eta muturreko beroa horietako bat da. Udan Bilbon gero eta ohikoagoak diren tenperatura altuei aurre egiteko, Bilboko Udalak herritarrek erabil ditzaketen 130 gune edo eraikinez osatutako aterpe klimatikoen sarea ezarri du, eta horietako bat Bilboko Hilerria da.

“Bilboko kanposantua berdez tindatzen duten zuhaitzen adarrei eta hostoei esker, berotasun handiko egunetan egoteko, eta, aldi berean, ingurune bikaina eta oso lasaia gozatzeko leku ezin hobea da”, azaldu du Yolanda Díez Bilboko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotzi Ordezkariak.

Zalantza barik, Bilboko Hilerriak, bere landare eta gerizpe ugariei esker, pertsonen sentsazio termikoa hobetzen du, bero-egunetan babes naturala emanez. Gainera, beroaren kontrako aliatu onak izan daitezkeen hainbat iturri ditu, freskatzeko eta hidratatzeko. “Zientziaren aldetik egiaztatuta dago bero-orduetan hoztutako espazio batean minutu batzuk igarotzeak hilkortasun- eta erikortasun-arriskua murrizten duela, batez ere populazioko sektore ahulenetan”, gogorarazi du Diezek.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019