EU | ES

2024ko azaroaren 21a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 21a, osteguna
2024ko azaroaren 21a, osteguna

Udal merkatuek bat egin dute Aste Nagusiarekin

Bilboko udal merkatuak ere urdinez tindatzen ari dira egunotan, Bilbok abuztuaren 20tik 28ra ospatzen duen Aste Nagusia dela eta. Aste Nagusian murgilduta, tabernak eta jatetxeak bertatik elikatzen dira lehengairik onenak aukeratuz pintxo eta plater onenak eskaintzeko eta haiekin gozarazteko; erakargarri eta deigarriak dira Bilbo bisitatzeko Aste Nagusia aukeratzen duten turistentzat; familiarteko mahaiek ere ahaleginak egiten dituzte bazkari eta afarien inguruko jai-giroko konpainia atseginean egiten diren topaketetan…: Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumoko Zinegotzi Ordezkariak eskertu egin ditu “Aste Nagusian gure udal-merkatuetara egindako bisitaldiak, batez ere saltzaileak, inoiz baino prestatuago daudelako zerbitzurik onena, hurbilekoa eta profesionala eskaintzeko, zapia lepoan jarrita jaia kutsatuz”.

Hain gustuko ditugun sasoiko elikagaiek ez dute etenik Erriberako, Zabalguneko, Deustuko, San Inazioko, Labayruko, Otxarkoagako eta Traukoko udal-merkatuetako postuetan, eta ordutegi hauetan daude irekita:

  • Zabalguneko Merkatua: ohiko ordutegiari eusten dio. Astelehenetik larunbatera, 7:30etik 14:30era.
  • Deustuko Merkatua: ekainaren 15etik irailaren 15era, astelehenetik larunbatera, 8etatik 14etara. Uztailean ostiral arratsaldeetan 17:00etatik 20:00etara irekiko da eta abuztuan ostiral arratsaldeetan itxita egongo da.
  • Otxarkoagako Merkatua: ekainaren 1etik irailaren 1era, astelehenetik larunbatera, 8etatik 14etara; ostiraletan eta jai-bezperetan, 17:00etatik 19:30era; eta abuztuan, ostiral arratsaldeetan, itxita egongo da.
  • San Inazioko Merkatua: ekainaren 14tik irailaren 14ra, astelehenetik larunbatera, 8etatik 14etara, eta ostiral arratsaldeetan, 17:00etatik 19:30era.
  • Traukoko merkatua: ohiko ordutegiari eusten dio. Astelehenetik larunbatera, 8etatik 14etara eta arratsaldeetam, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara.
  • Labayruko merkatua: uztailaren 4tik irailaren 7ra, astelehenetik ostiralera, 8etatik 14etara; uztailean arratsaldez itxita egongo da, ostiraletan izan ezik; abuztuan arratsaldez itxita egongo da.
  • Erriberako Merkatua: ekainaren 14tik irailaren 15era, astelehenetik ostegunera, 8etatik 14:30era; ostiraletan eta jaiegun bezperetan, 8:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara; eta larunbatean, 8etatik 15etara.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019