EU | ES

2024ko azaroaren 23a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 23a, larunbata
2024ko azaroaren 23a, larunbata

Bilboko udal hilerrietan hilobiak aurkitzeko zerbitzua jarri du abian Udalak

Tresna hau Bilboko hilerrian eta Deustuko hilerrian dago erabilgarri eta bisitariei aukera ematen die gehien maite dituzten pertsonen hilobiak azkarrago eta zehaztasun handiagoz identifikatzeko.

Joan den azaroaren 1ean, 2022ko Domu Santu egunean, behin-behinekoz jarri zen martxan zerbitzua eta 1.000 erabiltzaile baino gehiago izan ditu.

Bilbao Zerbitzuak etxadien koloreak erreferentziatuko dituen mapa bat ezarri nahi du, hilobiak kokatzea errazagoa izan dadin.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak tresna telematiko berria jarri du abian Bilboko eta Deustuko udal-hilerrietako hilobiak aurkitzeko, web-orrian dagoen inprimaki erraz baten bidez. Joan den azaroaren 1ean, 2022ko Domu Santu egunean, behin-behinekoz jarri zen martxan zerbitzu berri hau eta 1.000 erabiltzaile baino gehiago izan ditu.

Lan informatiko sakon baten ondoren, udal-artxiboetan dauden ehunka mila identitate eta eguneroko gorabeherak (ehorzketa berriak edo lekualdatzeak) sisteman sartu dira, posible da hilerri biak ireki zirenetik lurperatu den edozein pertsona aurkitzea. Gainera, hilerriaren planoa ere erakusten da, hobiaren edo nitxoaren kokapen zehatza adierazten duena.

“Hurbiltzen diren pertsona asko, senideak eta maite dituzten pertsonak bisitatzeaz gain, Bilboko Hilerriko ondare arkitektonikoa miresten eta korridore amaigabeetan ibiltzen dira. Horregatik, Bilbao Zerbitzuak erakundeak egonaldia erraztu nahi die bisitariei lokalizazio-tresna berri honekin”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak.

Tresna erabilgarria, intuitiboa eta praktikoa da, eta, urrats erraz batzuei jarraituz, eskatutako informazioa lortzen da. Izenaren, lehen abizenaren, bigarren abizenaren eta heriotza-urtearen arabera egin daiteke bilaketa. Pertsonaren izena oso arrunta bada, bilatzaileak hildakoaren bigarren abizena eskatuko du eta horrela behin eta berriro. Pertsona aurkitu ondoren, ordenagailuak zehazki adieraziko du non dagoen ehorzketa lekua, etxadia, zenbakia, hilobia/panteoia/nitxoa eta, kasu gehienetan, gutxi gorabeherako kokapena duen planoa.

Bilbao Zerbitzuak mapa intuitiboago bat lantzen ari da, etxadien koloreak aipatuko dituena eta bilaketa erraztuko duena, hobeto ikus dadin. Tresna honetako datuak erregistratzeko prozesua datu publikoekin egiten da eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Legearen arabera egiten da; beraz, erabat segurua da.

Bilbao Zerbitzuak erakundeak beste zerbitzu bat ere jarri du martxan, 3D kamera bidezko digitalizazioaren bidez 3.500 argazki esferiko baino gehiago hartu dituena. Funtzio horri esker, erabiltzaileek paseo birtuala egin dezakete Bilboko Hilerritik, Google Mapsen bidez.

Hauek dira Bilboko Udal Hilerrietako tresna birtualetarako estekak:

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019