EU | ES

2024ko azaroaren 27a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 27a, asteazkena
2024ko azaroaren 27a, asteazkena

Bilbao Zerbitzuak-ek aire zabaleko pintura lasterreko II. Lehiaketa deitu du ekainaren 3rako hilerrian

Lehiaketak hil-artearekin zerikusia duten margolanik onenak sarituko ditu, bereziki udal kanposantuko monumentu-, arte- eta ondare- alderdiak nabarmentzen dituztenak.

Inskripzioak ekainaren 2ko 12ak arte egin ahal izango dira Bilbao Zerbitzuak-en webgunean horretarako irekitako atalean.

Jardunaldia beste jarduera batzuekin osatuko da; besteak beste, bertaratzen diren pertsona guztientzako pintura klase bat eta 12etan Kaperan eskainiko den poesia errezitaldia.

Bilbao Zerbitzuak-ek ekainaren 3an, larunbatean, Bilboko Hilerriko Aire Zabaleko Pintura Lasterreko II. Lehiaketa antolatu du udal kanposantuari kolorerik onenak ateratzeko. Parte-hartzaileek denbora nahikoa izango dute euren irudimena askatzeko, 8:30etatik 14etara, hain zuzen ere. Dena den, jardunaldia jarduera gehiagorekin osatuko da, aipagarrienen artean, bertaratzen diren pertsona guztientzako pintura-klase magistral bat eta eguerdiko 12etan Kaperan eskainiko den poesia errezitaldia.

Parte-hartzaileek ekainaren 2ko 12ak arte eman beharko dute izena Bilbao Zerbitzuak-en webgunean horretarako irekitako atalean. Halaber, lehiaketaren oinarriak Bilbao Zerbitzuak-en webgunean kontsulta eta deskarga ditzakete interesdunek.

Lehiaketak hil-artearekin zerikusia duten margolanik onenak sarituko ditu, bereziki monumentuekin, artearekin, paisaiarekin eta alderdi bereziekin erlazionatutakoak, bai eta hil-sinbologia eta ondare-balioa eta Bilboko udal hilerriko esparruan nagusi den bake eta harmonia sentsazioa nabarmentzen dituztenak ere. Lehiaketa Hilerri osoan zehar egingo den arren, Bilbao Zerbitzuak-ek artearen ikuspegitik leku onenak identifikatuko ditu, artistei ikuspegia errazteko. Eguraldiak laguntzen ez badu, lehiaketa Hilerriko Klaustroko galeriara eramango da.

Teknika librea

Lehiaketa edozein motatako pintura-tekniketara dago irekita: olioa, akrilikoak, akuarelak edo teknika mistoak. Ez da onartuko argazki-tekniken edo teknika digitalen bidez egindako lanik, ez akaberan, ez argazki bat kopiatuz egiten dena ere. Izan ere, lehiaketaren helburu nagusietakoa parte-hartzaileek euren lana jatorrizko elementuaren aurrean aire zabalean egitea da.

Formatua librea izango da, eta lanen gutxieneko neurria 80×60 zentimetrokoa; akuarela bada, gutxieneko neurria 50×30 zentimetrokoa izango da. Euskarriak zurrunak izango dira edo bastidore gainean muntatuko dira (taula edo mihisea), eta inprimazioa kolore bakarrekoa izango da, zuria edo kolore uniformekoa, testurarik gabea, laua eta zurruna. Papera eta kartoi mehea erabili ahal izango dira akuarela edo antzeko teknikak erabiliz gero, eta horiek ere euskarri zurrunaren gainean emango dira. Euskarriak zigilatu eta zenbakitu egingo dira, segurtasun-neurri gisa, lehiaketaren egunean bertan, 08:45etik 09:15era, Bilbao Zerbitzuak-en bulegoetan.

Lehiaketaren metodologia

Parte-hartzaile bakoitzak instalazioetan bertan egindako obra bakarra entregatuko du, sinatu barik. Lehiatzaileak obra bakoitzari eman gura dion izenburua adieraziko du, edo, hala badagokio, katalogoan sartzeko testua (gehienez 20 hitz, euskaraz, gaztelaniaz edo ele bitan), lehiaketaren egunean bertan Bilbao Zerbitzuak-en bulegoetan horretarako emango zaion dokumentuan. Lehiaketa amaitzean dokumentu hori lehiaketaren antolatzaileek emango dioten gutun-azal itxian sartu eta entregatu beharko du. Egileek geroago sinatuko dituzte saritutako lanak, sariak eman ondoren. Lanak zuzenean entregatuko dira Kaperan, 13:30etik 14era bitartean.

Epaimahaiak ez du onartuko inskripzioa gauzatzeko unean parte-hartzaile bakoitzak lehiaketa honetan gehienez ere lan argitaragabe eta original bat aurkezten duela egiaztatzeko euskarrian jarri den zigilua ez duen obrarik. Lan hori ezin izango da lehiaketa egin baino lehen beste modu batean sortutakoa izan. Parte-hartzaile bakoitzak bere obra sortzeko behar dituen material eta baliabide guztiak eraman beharko ditu, astoa, aulkia, margotzeko produktuak, etab. Kutsadura-ondoriorik ez izateko, parte-hartzaile bakoitzak pinturak edo disolbatzaileek sortutako edo baztertutako hondarrak edo hondakinak jasotzeko material egokia ere eraman beharko du, eta ez ditu horiek txorkoetan, estoldetan eta abarretan botako, eta Bilbao Zerbitzuak-ek horretarako jarriko dituen garbiguneetan utziko ditu.

Hiru sari

  • Lehen saria, 1.000 eurokoa.
  • Bigarren saria, 500 eurokoa.
  • Hirugarren saria, 250 eurokoa.

Irabazleez gain, aurreko sariren bat lortzen ez duten lehiakideek euren lana laga ahal izango dute, saritutako lanekin batera, Bilbao Zerbitzuak-ek adierazitako egunean eta lekuan egingo den baterako erakusketan erakutsi ahal izateko.

Aukeratu gabeko obrak uztailaren 3a baino lehen eraman beharko dira, 9:30etik 13:30era, astelehenetik ostiralera. Bestela, ulertuko da egileak behin betiko uko egiten diola jasotzeari eta horren gaineko edozein eskubide erabili ahal izateari. Eraman ez diren obrak suntsitu ahal izango dira, eta ez dira inolaz ere Bilbao Zerbitzuak-en funts artistikotzat hartuko.

Poesia atzean

Egun horretan bertan, Bizkaiko Elkarte Artistikoak pintura-klase magistrala emango du, bai lehiaketan parte hartzen duten margolarientzat, bai bat egitera animatzen diren kanpoko pertsonentzat. Saioa hilerriko panteoietako estatuak arkatzez edo ikatzez esku hutsez marrazten ikastera egongo da zuzenduta.

Gainera, eguerdiko 12etan, Bizkaiko Elkarte Artistikoaren hiru rapsodak poesia errezitaldia eskainiko dute Kaperan. Irakurketarekin batera, Zuriñe De Diego (biolina) eta Miren De Diego (biola) artistek hainbat musika-pieza joko dituzte. Ekitaldiak 55 minutuko iraupena izango duela aurreikusten da.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019