EU | ES

2024ko azaroaren 23a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 23a, larunbata
2024ko azaroaren 23a, larunbata

Bilbao Zerbitzuak-ek Domu Santu egunaren ospakizunari lotutako sukaldaritzako errezeten I. Lehiaketa antolatu du zaleentzat

Interesdunek urriaren 11ra arteko epea dute euren proposamenak aurkezteko Bilbao Zerbitzuak-en webgunearen bidez

Epaimahai kualifikatu batek 6 finalista aukeratuko ditu, eta horietatik aterako dira 2 irabazleak urriaren 26an

Bilbao Zerbitzuak-ek Domu Santu jaiari lotutako sukaldaritzako errezeten I. lehiaketa deitu du zaleentzat. Bilboko Ostalaritza Eskola Nagusiarekin (ESHBI) lankidetzan, “Bilboko Udal Hilerria gastronomiaren eta elikadura onaren bidez sustatzea eta prestigioa ematea helburu duen ekimen berria da, Osasun eta Kontsumo Sailaren Bizimodu Osasungarrirako Ohiturak kanpainarekin bat etorriz. Gainera, Bilbao Zerbitzuak-ek urtean zehar doan eskaintzen duen kultur jardueren programaren berrikuntzetako bat da”, esanez gonbidatu du parte hartzera Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak.
Domu Santu egunarekin zerikusia duten sukaldaritza-errezetak zabaltzen lagundu gura duen edozein pertsonak parte hartu ahal izango du, adinez nagusia bada eta sukaldean aritzea gustuko badu, bere nazionalitatea edo bizilekua edozein dela ere. Zaleentzako lehiaketa denez, ezin izango dute parte hartu modu profesionalean sukaldaritzan edo ostalaritzan aritzen diren pertsonek, hala nola sukaldariek, gozogileek, okinek, etab.

Gaiari dagokionez, Álvaro Pérez Alonso zinegotziak arrastoren bat eman du. “Gizartearen ikuspegitik, jaiak, baita sentimenduak eta emozioak ere, janariarekin laguntzen ditugu. Eta loreak tradizioa badira Domu Santu egunean, ez da gutxiago egun horren inguruko gozogintza, aspaldi sortu ziren eta oraindik ere gure artean ditugun errezeta tipikoekin: santu-hezurrak, haizezko buñueloak, panelletak, morokila pikatosteekin, gaztaina gozokiak …”

10 euro baino gutxiagoko errezetak eta ordu eta erdian prestatzeko modukoak

Parte-hartzaileek erraz prestatzeko plater nagusi edo postre errezeta bat egin beharko dute. Gehienez 10 euroko kostua izan beharko du pertsona bakoitzeko. Errezeta, gehienez ordubete eta hogeita hamar minutuan egin ahal izan beharko da osorik.

Animatzen direnek 2023ko urriaren 11ko 13ak baino lehen bidali beharko dute errezeta, Bilbao Zerbitzuak-en webgunean horretarako irekitako atalaren bidez, lehiaketara aurkezten duten platerraren errezeta adieraziz.

6 finalista eta 2 irabazle urriaren 26an

Aurkeztutako errezeta guztien artean, epaimahai kualifikatu batek 6 aukeratuko ditu finalista gisa, eta urriaren 24an Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolako instalazioetan euren errezetaren sei anoa prestatu eta aurkeztu beharko dituzte, baloraziorako.

Erabilitako osagai osasungarriak, elaborazioaren zailtasuna, teknika landuak, dastamena eta aroma, aurkezpena eta originaltasuna baloratu ondoren, epaimahaiak lehiaketaren irabazleak izango diren 2 errezeta onenak aukeratuko ditu 6 finalisten artean. Urriaren 26an, errezeta biak zuzenean prestatuko dira berriro Erriberako Merkatuko Gastronomia Gelan, grabatzeko eta ondoren TeleBilbaoko programa batean zabaltzeko.

Gainera, hautatutako pertsonek euren errezetak egiteko beharko dituzten osagai guztiak Sukaldaritza Eskolak eskuratuko ditu aldez aurretik Erriberako Merkatuan. Era berean, errezetak egiteko behar diren sukaldeko tresna guztiak Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak jarriko ditu, baina parte-hartzaileek euren ustez beharrezkoak diren norberaren tresnak erabili ahal izango dituzte.

4 finalistentzako eta 2 irabazleentzako sariak

Lau finalistek 200 euroko bonua jasoko dute, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak Erriberako Sukaldaritza Eskolan antolatzen duen edozein ikastarorengatik trukatzeko.

Bestalde, bi irabazleek 400 euroko bonua jasoko dute, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak Erriberako Sukaldaritza Eskolan antolatzen dituen ikastarorengatik trukatzeko. Era berean, 25 euroko 16 bonu jasoko dituzte, Deustu, Zabalgune, Labayru, Erribera, Otxarkoaga edo Trauko udal-merkatuetan dauden postuetako edozeinetan elikagai-produktuak erosteko 2024ko urtarrilaren 15era arte, saldoa agortu arte. Gainera, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan grabatuko den sukaldaritza programa batean parte hartuko dute. Ondoren, TeleBilbao tokiko telebistaren bidez emitituko da. Programa horretan, saritutako errezetak zuzenean egingo dituzte, eta errezeta egiteko erabili dituzten osagaiak eta prestakuntza-teknikak azalduko dituzte.

Zaleentzako lehiaketaren oinarriak (PDF)

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019