EU | ES

2024ko azaroaren 21a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 21a, osteguna
2024ko azaroaren 21a, osteguna

"Star Wars" unibertsoa Erriberako Merkatuaren atarira itzuliko da autismoaren eta aspergerren inguruan sentsibilizatzeko

Gaur larunbata, abenduak 16, Autismoaren Espektroko Nahasmendua eta Asperger duten Familien Prestakuntza eta Aisialdia Sustatzeko Elkarteak, aprendeTEAk, antolatzen duen autismoari eta aspergerrari buruzko sentsibilizazio-ekitaldia egingo da Erriberako Merkatuaren atarian, seigarren urtez jarraian.

“Pozik gaude ekitaldi hau hartzeaz, are gehiago sentsibilizazio-ekitaldi garrantzitsua eta beharrezkoa denean”, adierazi du Álvaro Pérez Alonsok, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi delegatuak.

Aurreko urteetan bezala, azokaren atarian dozenaka haurrek, familiekin batera, argazkiak aterako dituzte photocallean 501 Legioko kideekin, “Star Wars” unibertsoko figurante homologatuekin. Gainera, mahai bat egongo da aprendeTEAren liburuxkekin, non egiazko informazioa eskainiko den Autismoa eta Asperger duten pertsonei buruz dauden mitoak gezurtatzeko eta, horrela, bertaratutakoak nahasmendu horiek dituzten pertsonekiko sentsibilizatzeko.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019