EU | ES

2024ko azaroaren 24a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 24a, igandea
2024ko azaroaren 24a, igandea

Bilboko udal hilerriak ibilgailu elektrikoen doako karga eskainiko die hildakoen familiei

Gaurtik aurrera Bilboko Udal Hilerriak ibilgailu elektrikoak doan kargatzeko aukera eskainiko die lurperatu edo erraustuko dituzten pertsonen familiei. Pertsonek gehienez ere ordu eta erdiz erabili ahal izango dute zerbitzua, tarte horretan beren senideei agur egiteko.

Ekimen hau Bilbao Zerbitzuak familiekin duen konpromisoaren, eta eraginkortasun energetikoaren eta ingurumenarekiko errespetuaren baitan kokatzen da. Kanposantuko aparkalekuan ibilgailuak kargatzeko jarri berri diren 2 espazioak, 7,4 kW-ko potentziarekin, proiektu pilotu gisa eta doan egon dira. Eta 500 pertsona baino gehiagok kargatu izan dituzte beren ibilgailuak. Horrek 9.501 kWh kontsumitu eta 11.021,16 ppm CO2 aurreztu ditu.

Zerbitzua erabili ahal izateko, hilerriko herritarren arretarako langileengana jo beharko dute interesdunek, eta hark egiaztatuko du hilobiratu edo erraustuko duten pertsonarekiko ahaidetasun- edo kidetasun-harremana. Kargatzeko puntua erabili ahal izateko, txartel berezi bat emango zaio personari. Nolanahi ere, berme gisa NANa jarri beharko da, kanposantuko aulki elektrikoen lagapenarekin egiten den bezala.

“Ekimen honen bidez, erraztasunak eman nahi zaizkie hilerrira joaten diren pertsonei beren senideak agurtzera, ibilgailu elektrikoaren autonomiaz arduratu gabe”, azaldu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak Álvaro Pérez Alonsok. “Gainera, gas kutsatzaileen emisioak murrizten laguntzen duen neurria da, Bilboko Udalak iraunkortasunarekin duen konpromisoaren ildoa jarraituz”.

Bilboko udal-hilerrian ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune horien instalazioa Bilboko Udalaren Mugikortasun Jasangarrirako Plan Estrategikoaren barruan kokatzen da. Planaren helburua berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea eta hiriko airearen kalitatea hobetzea da.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019