EU | ES

2024ko azaroaren 23a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 23a, larunbata
2024ko azaroaren 23a, larunbata

Erriberako Merkatuak 2 milioi bisita baino gehiago jaso zituen 2023an

Urte berria hasi berri da, hortaz, aurrekoaren balantzea egin behar, eta 2023an Erriberako Merkatuak 2.096.526 sarrera lortu zituen, hilean 174.710 batez besteko bisita; azken hiru urteetako merkatuko zifrarik onena. Ildo horretan, azpimarratzekoa da uztaila eta abuztua bisitari gehien izan zituzten hilabeteak izan zirela. Aldiz, sarrera gutxien izan zituzten hilabeteak urtarrila eta azaroa izan ziren. Hala ere, merkatura sarrera gehien izan dituzten 2023ko egunak, bisita-kopuruaren arabera, honako hauek izan ziren: apirilaren 29a (13.362), apirilaren 8a (12.477), abenduaren 30a (12.262), abenduaren 7a (11.531) eta abenduaren 9a (11.159).

“Azken 3 urteetan merkatuak jaso dituen sarrera guztien bilakaera kontuan hartuta, goraipatzekoa da 2023an bisitari eta erabiltzaileak berreskuratu ditugula, 796.611 sarrera gehiagorekin”, adierazi du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi delegatu Álvaro Pérez Alonsok.

Merkatuko sarbideak ere nabarmentzekoak dira. Horrela, 2023an Erribera kaleko sarrera izan zen jendetsuena, egindako sarreren %42,33 hartzen. Merced-eko sarreratik %38,17 sartu ziren, eta %19,5ek San Antongo atea erabili zuten.

Azkenik, merkatura sartzeko ordutegiari dagokionez, astegunetan eta goizeko ordutegian, jendetzarik handiena 11etatik 13etara egon zen, eta handiena 12etan izan zen, herritarrek edo turistek merkatua bisitatzen duten ordua izaten delako. Arratsaldeko ordutegian, jendetzarik handiena 17etatik 19etara egon zen, eta handiena 18etan. Larunbatetan, jendetzarik handiena 11etatik 13etara egon zen.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019