EU | ES

2024ko abenduaren 11a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko abenduaren 11a, asteazkena
2024ko abenduaren 11a, asteazkena

Bilbao Zerbitzuak bisita gidatu antzeztuen zikloa hasi du udal hilerrian, hiriko sare sozialen aurpegi ezagunekin

Atzo arratsaldean, Bilboko Udal Hilerrian, Bilbao Zerbitzuak-ek kanposantuko kultura programaren barruan diseinatu dituen lehen bisita gidatu antzeztua egin zen, hiriko sare sozialen aurpegi ezagunekin gainera: @viaja_mas_por_menos, @micasaencualquierparte, @salimosdebilbao, @viajaenunminuto, @conocebilbaoconesme, @bilbaoesmio eta @historiasdebilbao.

Ibilbidea bi orduz luzatu zen, eta kanposantuak gordetzen duen ondare arkitektoniko, artistiko, kultural, historiko eta paisajistikoa ezagutzeko aukera izan zuten, gainera, modu ezberdin batetan. Izan ere, antzezpena egin zuten artisteei esker, harresi artean dauden pertsonaia ospetsu askoren bizitza gogorarazi zuten; Pitxitxi, Casilda Iturrizar eta bere senar Tomás Epalza, Gabriel Aresti, Santi Herrero, Indalecio Prieto, edo Julita Berrojalbiz, beste askoren artean.

“Atzo aurten programatu dugun bisita antzeztuen zikloari hasiera eman genion. Orain herritarren txanda da. Igande honetako ibilbidean parte-hartzen dutenek aho zabalik geratzea espero dugu; bai eta gure hilerrira beste ikusmiratik begiratzea ere, bake-lekua den arren, ondare aberatsa baitu panteoien artean ezkutatuta”, nabarmendu du Alvaro Pérez Alonsok, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotziak.

Hurrengo bisita antzeztuak jada betata daude eta uztailaren 19an eta irailaren 6, 13 eta 27an egingo dira. Nolanahi ere, hilerriko hilarriak eta panteoiak apaintzen dituzten korronte arkitektoniko eta artistikoak ezagutu nahi dituzten pertsonentzat hainbat emanaldi izango dira urriaren 4ra arte. Kanposantuaren azken 120 urteetako historiaren alderdi arkitektoniko, artistiko eta paisajistikoetan arreta jarri nahi duten pertsonek “Artea duen hilerria” ibilbidea izango dute abuztuaren 8an eta urriaren 4an; eta XX. mendean Bilboren historia astindu duten gertaera mingarrienak gogoratu nahi dituzten pertsonek “Gerra-gunea” rekin hitzordua izango dute irailaren 21ean. Halaber, Bilboko hilerriaren alderdi orokor guztiak ezagutu ahal izango dira uztailaren 11n eta irailaren 8an.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019