EU | ES

2025ko maiatzaren 22a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 22a, osteguna
2025ko maiatzaren 22a, osteguna

Bilboko hilerriko bisita gidatu orokorrak haren historia, artea eta memoria aztertzen ditu

Bilboko Udal Hilerriak, Vista Alegre izenaz ezagutzen dena ere, jakin-mina piztea lortu du beti, eta orain are gehiago Bilbao Zerbitzuak-ek antolatu dituen bisita gidatu orokorrekin. Esperientzia aberasgarri honek historia, artea eta oroimena uztartzen ditu benetan berezia den leku batean; bertan dauden arkitektura-elementu nabarmenenak esploratzeko aukera emanez bertaratutakoei. Horren adibide adierazgarri sarrera nagusia, kapera, edo haren hileta-eskultura eta -monumentu bilduma dira.

Izan ere, ordubetez baino gehiagoz, bisitariak kanposantuko kaleetan barrena ibiltzeko aukera izaten dute, hilobiari lotutako alderdi kulturalak eta kondairak jorratuz, eta hilobi-tradizioei eta eskualdeko hilobi-artearen bilakaerari buruzko ikuspegi sakonago batean murgilduz.

Nolanahi ere, ez da hori bisitak eskaintzen duen gauza bakarra. Bere ondare eta historia aberatsaz gain, bisitariek bertan atseden hartzen duten pertsonaia ospetsuen bizitza eta ondarea ere aurki dezakete; Bilboren historian ekarpen nabarmena egin zuten politikari, pentsalari eta zientzialariena, alegia.

Gauzak horrela, esperientzia bizi, eta alderdi orokor guztiak ezagutu eta hilerriaren historian murgildu nahi dutenek, beste hiru bisita eskura izango dituzte ekainaren 15ean (euskaraz), uztailaren 28an eta irailaren 21ean.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019