EU | ES

2025ko ekainaren 21a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko ekainaren 21a, larunbata
2025ko ekainaren 21a, larunbata

Bilboko hilerria aire zabaleko museoa bihurtu da artea eta sinbologia bisitekin

Aire zabaleko museo bat. Horixe bera da erakusten dutena “Hilerri bat artearekin” eta “Hilerria deszifratzen: sinboloak eta irudiak” bisita gidatuek, Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko hilerrian antolatutako ekintza kultur programazio barruan.

Sarrera ia zeharkatu gabe, kanposantuko edertasuna eta arte aberastasuna agerian geratzen dira, baita historiako azken 120 urteetan bizi izan dituen aldaketa artistiko eta estilistikoak ere. Izan ere, ibilbideak arkitektura-, arte- eta paisaia-alderdiak ardatz dituen arren; hilerria aire zabaleko monumentua delako, botanika- eta ingurumen-mailan ere badu interesa, flora eta fauna ugari biltzen dituelako bere baitan. Xehetasun hauek guztiak ezagutu nahi dutenek uztailaren 9an eta irailaren 5ean aukera izango dute.

Era berean, hilobiak eta monumentuak apaintzen dituen hileta-ikonografia liluragarriaren bila arakatu nahi dutenek,“Hilerria deszifratzen: sinboloak eta irudiak” bisita izango dute uztailaren 31n eta irailaren 25ean; non hilerriak duen bizitzaz, heriotzaz eta, jakina, espiritualtasunaz hitz egiten duen hizkuntza bisuala erakutsiko den.

Bisitariek jakitun izango dira nola kultura eta garaiek hilobi-artea erabili duten hildakoei omenaldia egiteko, bizidunen eta hildakoen munduaren artean lotura bat sortuz.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019