Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Bilbao Zerbitzuak-ek udal hilerriko fauna aberatsa eta askotarikoa liburu berri batean bildu du
Bilbao Zerbitzuak-ek udal hilerriko fauna aberatsa eta askotarikoa liburu berri batean bildu du
Bilbao Zerbitzuak-ek udal hilerriko fauna aberatsa eta askotarikoa liburu berri batean bildu du
Katalogoak, Markel Montaño biologo bilbotarrak idatziak, 40 ornodun espezie baino gehiagoren espezifikazioak eta ezaugarriak jasotzen ditu (batez ere hegaztienak), eta beste 28 ornogabe espezieenak
Bilboko Udal Hilerritik paseatzea eta karnaben, txinboen eta txorruen txistu eta txorrotxioaz disfrutatzea, edota urraken zalapartaz edo tximeleten hegada leunaz gozatzeko esperientzia, zalantzarik gabe, hilerrian dagoen animalien bizitzan bete-betean murgiltzea dakar. Izan ere, orain, bisitatzen dutenek hilobi eta panteoien artean zer-nolako animaliak bizi diren kontsultatu ahal izango dute Bilbao Zerbitzuak-ek bertan bizi diren intsektu, anfibio eta hegaztien fauna aberatsa eta askotarikoa ezagutzera emateko egin duen liburu berriari esker.
2022an, Bilbao Zerbitzuak kanposantuko florari buruzko lehen liburukia kaleratu zuen, eta, orain, lan hori osatu eta bertako paisaia-ondarearen lan pedagogikoarekin jarraitu nahi du, Bilboko kanposantuan goza daitekeen fauna garrantzitsu eta aberatsa balioetsi nahi duen bigarren lan honekin.
“Gure hilerrian doluaren unean egiten diren bisitak, heriotza azpimarratzen dutenak, bizitza-zikloaren eta ziklo naturalaren zatitzat hartzen direnak, dagoeneko hedatzen ari garen mota guztietako kultura- eta ingurumen-jarduerekin elkarbizitzea nahi dugu, bizitzak aurrera jarraitzen duela gogoraraziz”, azaldu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi Álvaro Pérezek.
Katalogoak, Markel Montaño biologo bilbotarrak idatziak, 40 ornodun espezie baino gehiagoren espezifikazioak eta ezaugarriak jasotzen ditu (batez ere hegaztienak), eta beste 28 ornogabe espezieenak. Izan ere, liburu honen bidez, Bilbao Zerbitzuak-ek tokiko biodibertsitateari lagundu nahi dio, begi hutsez hilerrian ikus daitekeen animalia-bizitzari balioa emanez. “Norbaitek kanposantua bisitatzen duen hurrengo aldian, beste begi batzuekin begiratuko dio, eta espazio hori gordetzen duen animalien bizitzan barneratuko da”, adierazi du zinegotziak.
Liburua formatu fisikoan dago jada Bilboko liburutegietan. Bertsio elektronikoa Bilbao Zerbitzuen webgunean ere eskuragarri dago.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019