EU | ES

2025ko uztailaren 08a, asteartea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko uztailaren 08a, asteartea
2025ko uztailaren 08a, asteartea

Bilboko hilerriko bisita antzeztuek arrakasta berretsi dute beste uda batez

Casilda Iturrizar, Enrique Epalza, Martina de Zuricalday, Simón Cabildo Gil Recadero Uhagon, Marcelino Ibáñez de Betolaza, Pitxitxi, Juana Mir, Tomás Meabe, Vicente Blanco Echebarria… Guzti hauek Bilboko historiako pertsonaia ospetsuak izan ziren, bai eta orain Bilbao Zerbitzua-ek Bilboko Hilerrian kultur agendaren barruan eskaintzen duen bisita antzeztuen protagonistak ere.

Beste edizio batzuetan agertutako pertsonaiez gain, beste bilbotar gogoangarriak ere gehitu izan dira aurtengo ibilbidera, bisita ahaztezin bat osatzeko. Guzti hauen bizitza oinarri izanda Bilboko historia ezagutuko dute bisitariek, oroimenean gorde diren kontu harrigarriez gain.

Pitxitxik galdutako baloia; meriendak asmatu zituen Martina de Zuricaldayren gurinezko opil goxoak eta txokolatea; Juana Mirren luma, bisitaz gozatzen duten pertsona guztien xehetasun guztiak kronika batetan biltzeko; Simón Cabildo Gil bere paper ezagunenean, “Doña Croqueta”, bertaratutakoei barre algarak sortzeko gogoz… Guzti hauek eta gehiago bisitan izango dira.

Zalantzarik gabe, bi orduko ibilaldi bat non denbora azkar igarotzen den Bilboko aireportutik joan etorrian dauden hegazkinen gerizpean. Hauek ere Bilboko Hilerriko bisita antzeztuen parte dira ere; eta hain izan da arrakasta aurten ez daudela salgai pase gehiagorik.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019