Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Bilboko udal hilerria arte sorkuntzarako gune bihurtuko da berriro aire zabaleko pintura azkarraren V. lehiaketarekin
Bilboko udal hilerria arte sorkuntzarako gune bihurtuko da berriro aire zabaleko pintura azkarraren V. lehiaketarekin
Bilboko udal hilerria arte sorkuntzarako gune bihurtuko da berriro aire zabaleko pintura azkarraren V. lehiaketarekin
Interesdunek izena eman ahal izango dute ekainaren 12ko 10ak arte, Bilbao Zerbitzuak-en webgunearen bidez
Lehiaketa ekainaren 13an izango da, eta artistek kanposantuaren ondare-, arte- eta paisaia-balioa islatu beharko dute beren mihiseetan
Bilboko Udal Hilerria arte sorkuntzarako gune bihurtuko da berriz datorren ekainaren 13an, Bilbao Zerbitzuak-ek antolatzen duen aire zabaleko Pintura Azkarraren V. Lehiaketarekin. “Bilbao Zerbitzuak-ek sorkuntza artistikoa sustatzeko egiten duen apustu kulturalaren barruan kokatzen da lehiaketa hau, eta udal-hilerriaren adierazpen piktorikoa eta aberastasun historikoa balioestea du helburu”, azaldu du Álvaro Pérez Osasun eta Kontsumo zinegotziak.
Lehiaketa 8:30ean hasiko da eta 13:30ak arte iraungo du. Denbora tarte horretan, parte-hartzaileek jatorrizko obra bat egin beharko dute in situ, Bilboko hilerrian oinarrituta. Piezek hileta-artea islatu beharko dute, zentzurik zabalenean, eta arreta berezia jarri beharko dute monumentu-, arte-, paisaia- eta sinbolo-elementuetan, bai eta espazio horrek duen lasaitasun- eta harmonia-sentsazioan ere.
Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik, ekainaren 12ko 10ak baino lehen, Bilbao Zerbitzuak-en webgunean dagoen formularioaren bidez. Lehiaketaren egunean bertan, gainera, akreditazio aurrez-aurre jaso beharko dute, 08:30etik 10:30era, hilerriko bulegoetan.
Parte-hartzaile bakoitzak obra bakarra aurkeztu ahal izango du, lehiaketa dirahun bitartean aire zabalean eginikoa. Teknika piktorikoa librea izango da — olio-pintura, akrilikoa, akuarela edo teknika mistoak —, eta kanpoan geratuko dira argazki-errealizazioak edo errealizazio digitalak. Era berean, obrak gutxieneko neurri batzuetara egokitu beharko dira, bai eta erakundeak aldez aurretik prestatutako eta zigilatutako euskarrietara ere. Aurreko edizioetan bezala, gutxieneko neurria 80×60 cm-koa izango da; eta akuarela bada, 50×30 cm-koa.
Sorkuntzak Hilerriko Kaperan entregatuko dira 13:30etik 14etara, eta une horretatik aurrera epaimahaiak, kultura eta arte arloko profesionalez osatua, lan irabazleak aukeratuko ditu. Epaia egun horretan bertan jakinaraziko da, 14:30etik aurrera.
Lehiaketak hiru sari banatuko ditu lan onenen artean: 1.000 euroko lehen sari bat egongo da, 500 euroko bigarren sari bat eta 300 euroko hirugarren sari bat. Gainera, epaimahaiak 250 euroko accesita ematen ahalko du, egoki baderitzo.
Saritutako artelanak Bilbao Zerbitzuak-en arte bilduman sartuko dira, espazio horri lotutako ondare artistikoa aberasten lagunduz.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019