EU | ES

2026ko uztailaren 16a, osteguna

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko uztailaren 16a, osteguna
2026ko uztailaren 16a, osteguna

Bilboko udal hilerriko aire zabaleko pintura azkarreko lehiaketako irabazlea Mikel Sanz Serrano izan da

  • Fernando de Vicente Garridok eskuratu du bigarren saria, Perdido lanari esker; eta hirugarren saria, berriz, Eduardo Alsasua Garcíarentzat izan da, Cariátide obrari esker. Era berean, epaimahaiak akzesit bat eman dio Fernando Uretari, Ez nau izultzen … lanagatik.
  • Bilbao Zerbitzuak-ek antolatutako kultura-lehiaketa goiz osoan zehar egin da, eta 34 parte-hartzaile bildu ditu; iazko edizioan baino 17 gehiago

Arteak berriz ere bizitasunez bete du gaur goizean Bilboko Udal Hilerria, Aire Zabaleko V. Pintura Azkarreko Lehiaketa egin baita bertan. Bilbao Zerbitzuak-ek antolatutako lehiaketak 34 parte-hartzaile (inskribatutako 44 lagunetatik) bildu ditu, eta lehen saria Mikel Sanz Serranorentzat izan da, “Escaleras al cielo” lanari esker.

Parte-hartzaileek bost ordutik gora eman dituzte Bilboko hilerriko guneetan barrena inspirazio bila, eta esparruaren berezitasun arkitektonikoak, sinbolikoak eta paisajistikoak islatu dituzte beren mihiseetan, Fernando de Vicente Garridok bezala, bigarren saria eskuratu duena, “Perdido” obrari esker. Hirugarren saria, berriz, Eduardo Alsasua Garcíarentzat izan da, “Cariátide” lanagatik. Halaber, lehiaketaren bosgarren edizio honetan, epaimahaiak Fernando Uretaren lana nabarmendu nahi izan du, “Ez nau izultren …” piezagatik emandako akzesitaren bidez..

Epaimahaiak trebetasun tekniko handiko hainbat lan saritu ditu, inguruaren funtsa atzematen dutenak: lehen saria txoko xume bat protagonista bihurtzeagatik nabarmentzen da, kromatismo bero baten eta argi-joko sotil baten bidez; bigarren saria tokiko arkitektura eta natura ikuspegi urrun baterantz egoki lotzen dituen konposizio bategatik nabarmentzen da; hirugarren saria kariatide enblematikoetan zentratzearen originaltasunagatik nabarmentzen da, kolore oso pertsonaleko paleta batekin; eta, azkenik, akzesita argi une iragankor bat itxuraz irudikatzeagatik aintzatesten da, uda hasierako berde dardaratiak eta itzal beroak orekatuz.

Lehiaketa honen bidez, Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko Udal Hilerrira hurbiltzeko beste modu bat proposatzen du, bertako ondare historiko eta artistikoa balioan jarriz artisten begiradaren bidez, eta espazio honen berezitasuna eta lasaitasuna azpimarratuz. Era berean, epaimahaiak aurkeztutako lanen maila handia eta parte-hartzaileen kopuruaren hazkundea nabarmendu ditu, iaz baino 17 gehiago; horren erakusgarri da urtez urte sendotzen ari den eta hiriko kultur agendan bere tokia finkatzen jarraitzen duen ekimen honek pizten duen interesa.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019