Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Mercasa Erriberako merkatuan da, elikadura-kateari eskainitako sei hamarkadako erakusketarekin
Mercasa Erriberako merkatuan da, elikadura-kateari eskainitako sei hamarkadako erakusketarekin
Mercasa Erriberako merkatuan da, elikadura-kateari eskainitako sei hamarkadako erakusketarekin
Elikagaiek saltokietara, merkatuetara eta etxeetara iristeko egiten duten ibilbidearen atzean zer gertatzen den jakinaraztea da Erriberako Merkatura iritsi berri den “Mercasa, 1966tik elikadura-katearen zerbitzura” erakusketa ibiltariaren helburua. Mercasa enpresa publikoaren 60 urteko historia biltzen duen erakusketa honek elikagai freskoak egunero izatea bermatzen duen funtsezko sare baten funtzionamendua erakutsiko dio jendeari, gaurtik hasita datorren abuztuaren 31ra arte.
Clara Valtueña Mercasako idazkari nagusi eta Kontseiluko idazkariak inauguratu du erakusketa gaur goizean, Aitor Argote Mercabilbaoko zuzendari nagusiarekin, Kontxi Claver Bilboko Udaleko Ekonomia Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu zinegotziarekin eta Alvaro Perez Osasun eta Kontsumo zinegotziarekin batera.
“Informazio-panelen eta material grafikoaren bidez, erakusketak Mercasak 1966an sortu zenetik izan duen bilakaera jasotzen du; horrez gain, sektorearen egungo erronka nagusietako batzuk jendeari hurbiltzea du helburu, hala nola jasangarritasuna, berrikuntza eta eraginkortasun logistikoa”, nabarmendu du Álvaro Pérezek.
Mercabilbaok ere leku nabarmena du erakusketan; izan ere, haren ibilbideari eta Mercasen Sarean betetzen duen funtzioari eskainitako gune bat du. Sare hori munduko handizkako merkatuen sare publiko handiena da, eta Estatu osoko 24 hiritan dago. Erakundeak berebiziko garrantzia du Bilboko elikadura-katean: batetik, Bilbo, Bizkaia eta Euskadi hornitzeko azpiegitura estrategikoa delako, eta, bestetik, inguruko garapen ekonomikoari bultzada handia ematen diolako.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019