Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
“Distópicos anónimos” taldearen ikuspegiak eta haren “Encuentro” lanak nagusitu dira Bilboko udal hilerriko film laburren III. Lehiaketan

Distópicos anónimos taldeak Bilboko Udal Hilerriari buruz erakutsitako ikuspegiak epaimahaia bereganatu du Bilbao Zerbitzuak-ek antolatutako III. Film Laburren Lehiaketan. Haren “Encuentro” lanak eskuratu du gaur arratsaldean lehen saria; edizioz edizio, ondarezko esparru hau ikus-entzunezko sorkuntzarako iturri gisa sendotzen duen lehiaketan, hain zuzen.
Hilerriko kapera nagusian egindako sari-banaketak eta lan finalisten proiekzioak eman dio amaiera borobila edizio berri honi, zeinean parte hartu duten taldeek, oso ikuspegi anitzetatik abiatuta, Bilboko hilerriko harresien artean ezkutatzen diren paisaiak, istorioak eta emozioak jaso dituzten.
“Edizio bakoitzak leku hau interpretatzeko modu berriak dakartza. Aurkeztutako film laburrek argi uzten dute hilerria ez dela espazio hotz bat, kultura, memoria eta sormena biltzen dituen gunea baizik, oso istorio ezberdinak sortzeko gaitasuna duena”, adierazi du Álvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak.
Bi egunez, 13 taldek hilerria filmazio-plato berezi bihurtu dute, hiriko espazio enblematiko honen ondare-, arkitektura- eta giza aberastasuna islatzen duten istorioak jasoz. Hain zuzen ere, Bilboko historiari estuki lotutako inguru honen irakurketa berriak ezagutarazteko gaitasun hori izan da epaimahaiak gehien baloratu duen alderdietako bat, eta bigarren saria Expressak taldeari eman dio, “Hemen zaude?” lanagatik.
Bere aldetik, ikusleen bihotza bereganatu du Los Blue taldearen “Salir del nicho” lanak, proiekzio-saioan jaialdiko babesik handiena jaso ondoren; guztira, 27 botorekin eskuratu baitu herritarren saria. Eta zuzendari gazte onenaren akzesita Oralai taldearen “Te acompaño” obrak jaso du.
Saritutako film laburrak Bilbao Zerbitzuak-en arte-bildumaren parte izatera igaro dira, eta dagoeneko ikusgai daude bilbaozerbitzuak.bilbao.eus webgunean.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019