EU | ES

2026ko azaroaren 11a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko azaroaren 11a, asteazkena
2026ko azaroaren 11a, asteazkena

Bilbao Zerbitzuak-ek udal hilerriaren ondarea balioesteko bisita gidatuen programa berri bat atera du lizitaziora

Bilboko Udal Hilerria hiriko ondare-gune berezienetako bat da. Oroimenerako lekua izateaz gain, hilerriak historia-, arte-, arkitektura- eta paisaia-ondare garrantzitsua gordetzen du; hala, Bilboko historiaren zati bat ezagutzeko aukera ematen du, hango pertsonaia, monumentu eta gune enblematikoenen bitartez. Hain zuzen ere, ondare hori herritarrengana hurbiltzen jarraitzeko asmoz, Bilbao Zerbitzuak-ek lizitaziora atera du 2027 eta 2028 urteetarako bisita gidatu kulturalen zerbitzua..

Kontratuak, 61.660 euroko lizitazio-aurrekontuarekin (BEZa kanpo), bide emango du azken urteetan garrantzi handia hartu duen programa bati jarraipena emateko; izan ere, ekimen honek interes handia piztu du herritarrengan Bilboko hilerriaren kultur eta oroimen-balioa ezagutzeko. Enpresa esleipendunak bisitak gidatzeko langile espezializatuak jarri beharko ditu, eta arreta euskaraz zein gaztelaniaz bermatu beharko du.

Ekimen hau Bilbao Zerbitzuak-en Balioen Gutunean jasotako printzipioen barruan kokatzen da; izan ere, gutun horrek hiriko historia- eta kultura-ondarea babestearen eta zabaltzearen alde egiten du, herritarrengana hurbilduz ikuspegi eskuragarri, inklusibo eta jasangarri batetik. Era berean, Bilboko Udalaren Agintaldi Planeko ildo estrategikoak betetzen laguntzen du, hiriko ondarea babesteari, balioesteari eta zabaltzeari lotutakoak, bai eta 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) betetzen ere. Zehazki, bat dator 11. GJHarekin, Bilboko kultur ondarea babesten, kontserbatzen eta balioesten laguntzen baitu; 4. GJHarekin, herritar guztientzako kultur jardueren bidez ezagutza, zabalkunde historikoa eta ikaskuntza eskuragarri jartzen dituelako; eta 17. GJHarekin, enpresa eta profesional espezializatuekin lankidetzan arituz ondare hori gizarteari hurbiltzeko.

Enpresa interesdunek dagoeneko kontsulta ditzakete dokumentazio guztia eta parte hartzeko baldintzak Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataformaren bitartez.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019