EU | ES

2026ko azaroaren 10a, asteartea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko azaroaren 10a, asteartea
2026ko azaroaren 10a, asteartea

Bilbao Zerbitzuak-ek energia biltegiratzeko hiru sistema lizitaziora atera ditu Zabalguneko eta Otxarkoagako merkatuetarako

Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko udal-merkatuen eraginkortasun energetikoa hobetzeko beste urrats bat eman du, energia biltegiratzeko hiru sistema berri jarriz Zabalguneko eta Otxarkoagako merkatuetan. Jarduketa hau 177.477 euroan atera da lizitaziora (BEZik gabe). Horren bidez, bi eraikinetan martxan dauden instalazio fotovoltaikoek sortutako energia pilatuko da, behar denean erabiltzeko, eta, era horretan, kontsumo eraginkorragoa eta jasangarriagoa lortuko da..

Hiru bateria hauek jartzeari esker —bat Zabalguneko Merkatuan eta bi Otxarkoagako Merkatuan—, bi guneen autokontsumo energetikoa optimizatu ahal izango da, sare elektriko konbentzionalarekiko mendekotasuna murrizteaz gain. Horrela, jarduketa honek baliabide energetikoak hobeto kudeatzen lagunduko du, eta auzoetako merkataritza- zein gizarte-bizitzan funtsezko papera duten udal-ekipamendu horiek deskarbonizatzeko bidean aurrera egingo da.

Lizitazioaren barruan segurtasun-sistema berriak hornitzea, abian jartzea eta legeztatzea sartzen dira, eta datorren abenduaren 15erako martxan egon beharko dute.

Jarduketa honek aurrerapauso berri bat dakar Bilbao Zerbitzuak-ek berrikuntzaren, jasangarritasunaren eta zerbitzu publikoen etengabeko hobekuntzaren alde egindako apustuan. Izan ere, udal-merkatuetan sortutako energia berriztagarria hobeto erabiltzeaz gain, hiri jasangarriago eta erresilienteago bat eraikitzea du helburu, 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako 7, 11 eta 13 Helburuekin bat eginez. Era berean, Bilboko Balio Gutuneko printzipioei erantzuten die: jasangarritasunarekiko eta belaunaldien arteko erantzukizunarekiko konpromisoa indartzen du, herritarrei zuzendutako zerbitzuan berrikuntzak bultzatzen ditu, eta erakundearen eredugarritasuna egiaztatzen du, ekipamendu publikoen ingurumen-inpaktua gutxitzera bideratutako ekintza zehatzen bidez.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019