EU | ES

2022ko abenduaren 09a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Irisgarritasuna

2022ko abenduaren 09a, ostirala
2022ko abenduaren 09a, ostirala

Adrián Rejón "Masterchef" telebista-saioko lehiatzailea bertatik bertara jardun da Otxarkoagako udal azokan

Otxarkoagako auzotarrak adi-adi izan ditu azokako bezero eta erabiltzaileak, eta hegaluze-tartarez egindako pintxoak, olioz eta eztiz maneatutako entsaladak eta onddo-risottoa prestatu ditu.

Otxarkoagako udal azokan, gaur goizean, auzotar oso berezi bat izan da ikustaldia egiten, Adrián Rejón TVEko «Masterchef» telebista-saioko lehiatzailea, hain zuzen, zeina bertatik bertara jardun baita sukaldean, udal azokaren erabiltzaile guztien aurrean. Yolanda Diez Bilboko Udalaren alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak lagundu dio sukaldean. Sukaldaritzako talent saio ospetsuan ari da lehiatzaile Adrián karismaduna, eta hegaluze-tartarez eta ahuakatez egindako pintxoak, olio, ziape eta eztiz maneatutako entsalada eta koilaratxoetan dastatzeko onddo-risottoa prestatu ditu.

«Esperientzia zinez atsegina da Adrián Rejónen mailako sukaldariak eta udal azokak elkartzea, oraingoan Otxarkoagakoan bezala; izan ere, hangoxe auzotarra baita Adrián. Sasoiko produktuak hautatu ditu maneatzeko, osasungarriak eta gure udal azoketan aurkitzen errazak. Ni neu ere animatuko naiz etxean prestatzera», adierazi du Yolanda Díez alkateordeak.

Telebistako lehiaketa arrakastatsu horretako sutegien artean, sukaldarigaien bitxikeria eta kontutxo asko ateratzen dira agerira. Adrián, Bilboko Otxarkoagako auzotarra, telebista-saio bakoitzean saiatu da epaileak harritzen berak maneatutako jakiekin, eta bere amaren indaba- eta dilista-eltzekariak nabarmendu izan ditu, bere gogokoenak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019