Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Aitaren Egun hunkigarria Bilboko hilerrian, lore banaketa eta poesía irakurketa artean
Aitaren Egun hunkigarria Bilboko hilerrian, lore banaketa eta poesía irakurketa artean
Aitaren Egun hunkigarria Bilboko hilerrian, lore banaketa eta poesía irakurketa artean
Bilboko Udal Hilerria emozio giroan murgildu da gaur, aita guztiei gogoraraziz euren gorputza jada gure artean ez dagoen arren, buruan eta bihotzean bertan jarraitzen dutela. Eguneko unerik berezienen artean nabarmentzekoak dira bertaratutakoei 100 primula vulgaris alba plena edo San Jose lore eman zaien unea eta Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo zinegotzi ordezkariak Angela Figuerak bere aitaren oroimenez idatzitako poemetako bat irakurri duenekoa.
Izan ere, eguerdiko 12etako poesia-errezitaldiak Hilerriko Kaperan zentratu ditu begirada guztiak. Bizkaiko Elkarte Artistikoaren eta Bilbao Bel Canto String Duet-eko musikari bilbotarren eskutik, Zuriñe de Diego biolinean eta Miren de Diego biolarekin, poesia errezitaldiak jende ugari bildu du. Poesia irakurketa Bizkaiko Elkarte Artistikoaren hiru rapsodek egin dute, Fernando Zamorak, Mari Carmen Pérezek eta Blanca Tinaquerok. Ekitaldirako berariaz aukeratutako 15 poema errezitatu dituzte, 55 minutu ingurutan.
Gaurko ekitaldiarekin ireki da Bilbao Zerbitzuak-ek antolatutako 2023ko Bilboko Hilerriko Kultur Programa. “Bilboko Udal Hilerriaren aberastasun artistikoa sustatzea, balioestea eta ezagutaraztea helburu duen jarduera programa zabal eta oparoa da, Hiriaren ondare kulturalaren, historiko-artistikoaren, paisajistikoaren eta hilerrikoaren parte garrantzitsuaren gordailu delako. Ez dagoelako hilerri hil bat baino gauza ilunagorik. Ez da horrela izan behar, hilerriek bizirik egon behar dute. Herritarren zerbitzura egon behar dute, eta urtean zehar programatutako ospakizunetan modu aktiboan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, aita guztiak omentzeko antolatu dugun ospakizun honetan, besteak beste”, nabarmendu du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi ordezkariak.
“Bilbao Zerbitzuak-etik bertako kultura eta ondarea sustatzen lagundu gura dugu, eta uste dugu hilerrira egindako bisitak aukera ezin hobea direla Bilbo eta bertako biztanleak sakonago ezagutzeko”, adierazi du Diezek.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019