EU | ES

2024ko apirilaren 18a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko apirilaren 18a, osteguna
2024ko apirilaren 18a, osteguna

Alex de la Iglesia “30 monedas”-en bigarren partea ari da filmatzen Bilboko udal hilerrian, fikzioan Erroma bilakatuz

Bilboko Hilerriaren miresle den Alex de la Iglesia zuzendariak, udal kanposantua aukeratu du “30 monedas” lanaren bigarren denboraldiko hainbat eszena filmatzeko. Aurtengo otsaila eta abuztua bitartean hainbat hiritan ari da filmatzen, Segovian, Toledon, Guadalajaran, Bartzelonan eta, jakina, Bilbon. Toki horietan, fikzioko Erresuma Batuko eta Erromako zenbait leku errepresentatzen dira. Izan ere, Bilboko Hilerrian filmatutako sekuentziak fikzioan Erroma izango dira.

“Bilboko Hilerriaren lokalizazioa Hilerria oso ondo ezagutzen eta miresten duen Alex de la Iglesiak berak proposatu zuen zuzenean, eta 120 teknikari eta aktore inguru ari dira bertan lanean. Eskerrak eman dizkigu gure lankidetzarengatik, eta, jakina, Bilbao Zerbitzuak ere eskertuta gaude proiektu garrantzitsu baterako gurekin kontatzeagatik, eta zortea opa diogu”, adierazi du Yolanda Díez Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotziak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019