EU | ES

2026ko martxoaren 30a, astelehena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 30a, astelehena
2026ko martxoaren 30a, astelehena

Apirilaren 18an Bilboko udal hilerria kameren ikusmiran egongo da berriro argazki lehiaketaren V. edizioarekin

Ekimena profesionalei eta zaleei zuzenduta dago, eta 8:30etik 13:30era egingo da

Izen-emateak apirilaren 17ko 10ak arte egongo dira zabalik, Bilbao Zerbitzuak webgunean horretarako irekitako atalean

Argazkigintza maite dutenek, profesionalak izan edo ez, aukera paregabea izango dute apirilaren 18an, larunbata, Bilboko Udal Hilerriaren edertasuna eta esanahi historikoa arakatu eta harrapatzeko, Bilbao Zerbitzuak-ek antolatutako V. Argazki Lehiaketarekin. Hitzordua 8:30ean hasiko da eta larunbateko 13:30ak arte luzatuko da.

Aurreko edizioetan bezala, lehiaketak Bilboko hilerriko kultura eta ondare arkitektoniko, artistiko eta paisajistikoa balioetsiko ditu berriro, irudiaren bidez hobekien sustatzen eta prestigiatzen duten argazkiak sarituz. Parte-hartzaileek izena eman ahal izango dute Bilbao Zerbitzuak-en webgunean, horretarako irekitako atalean. Aurreko urteetan bezala, argazkiak apirilaren 18an atera beharko dira, eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu.

“Argazkigintza espazio izugarri hau deskubritzeko eta berrinterpretatzeko tresna bikaina dela egiaztatu dezakegu urtez urte. Herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu Bilboko memoria kolektiboaren parte den espazio honetan murgiltzera, eta lehiaketaren bitartez haien begirada ekarriz”, animatu du Alvaro Perez Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotziak.

Oraingoan ere, lehiaketaren gaia hileta-artea izango da, adierazpenik zabalenean, eta garrantzi berezia emango zaie monumentu-, paisaia- eta berezitasun-alderdiei, hileta-sinbologiari eta ondare-balioari, bai eta Bilboko udal-hilerriko barrutian dagoen bake- eta harmonia-sentsazioaren pertzepzioari ere.

Ekitaldi kultural gehiago 2026an

Aire zabaleko pintura azkarraren lehiaketa ekainean eta film laburren lehiaketa irailean; amei maiatzeko lehen igandean egingo zaien omenaldia; apiriletik irailera arte, biak barne, Bilboko Hilerrira egiten ari diren bisita gidatuak; iraileko saxofoi eta piano kontzertua; eta azaroaren 1ean Santu Guztien egunaren ospakizuna; besteak beste, Bilboko hilerriko kultur agenda osatzen dute.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019