Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Abian dira hilerriko bisita gidatu antzeztuak
Abian dira hilerriko bisita gidatu antzeztuak
Abian dira hilerriko bisita gidatu antzeztuak
Esperientzia horrez gain, Bilbao Zerbitzuak-ek, hilerriko urteko kultur programaren barruan, beste 5 ibilbide antolatu ditu, herritarrei espazio honen arkitektura-, paisaia- eta kultura-aberastasuna hurbiltzeko
Bilboko Udal Hilerritik paseatzea eta bertako hilarri eta panteoiek ezkutatzen dituzten istorioekin liluratzeko aukera eskainiko da berriz bisita gidatu antzeztuekin, zeinetan iraganeko ahotsek protagonismoa berreskuratuko duten memoria aktibatuz. Ahots horietako batzuk, hala nola Doña Croquetarena, Juana Mirirrena eta Enrique de Epalzarena, gaur goizean agertu dira Bilboko udaletxean Alvaro Perez Osasun eta Kontsumo zinegotziak eskainikitako prentsaurrekoan; bihar hasiko den esperientzia hau, memoriaz, emozioz eta konplizitatez betea, aurkezteko.
Izan ere, pertsonaia hauen bitartez, ibilbideak bizia hartuko du eta esperientzia hurbila eta oroitarazlea bilakatuko da. Doña Croqueta, bere izaera herrikoi eta umoretsuarekin, Juana Mir, gaur egun oroitzapenen artean agertzen den aldaketa sozialek eta sentiberatasunak markatutako garai baten isla, edo Enrique de Epalza, hiriko memoria historikoari lotua, denboran zehar egindako bidaia honetan publikoa gidatuko duten figuretako batzuk baino ez dira. Euren testigantzak bisita aberastuko dute, bertaratutakoei hilerriko istorioekin bat egitea ahalbidetuz. Oraingoan gainera, publikoak beste pertsonaia ospetsu batzuk ere ezagutu ahal izango ditu, hala nola Jose Luis Pitarque, Alfredo Espinosa eta Julio Orive.
“Bihartik aurrera, bisita gidatu antzeztuek Bilboko Udal Hilerria beste ikuspegi batetik begiratzeko aukera emango dute, ondare historikoa eta artistikoa espazio berezi horretan arrastoa utzi duten istorio pertsonalekin uztartuz”, aurreratu du zinegotziak. Izan ere, eszena eta kontakizun txikien bidez, ikusleek aurpegia eta ahotsa jarri ahal izango diote bere bide, hilarri eta panteoien artean gordetzen den oroimenari.
Edonola ere, proposamenak, Bilbao Zerbitzuak-ek urtero antolatzen duen kultur egitarauaren barruan kokatua, beste 5 ibilbide eskainiko dizkie bisitariei, espazio honen arkitektura-, paisaia- eta kultura-aberastasuna hurbilduz. “Programazio honekin, hilerria herritarrekin elkartzeko modu barri bat sustatzea nahi dugu, hiriko gune bizi gisa berretsiz, non memoria kolektiboa gorde, partekatu eta transmititu egiten den”, gehitu du zinegotziak.
Hori horrela, eta kanposantuaren azken 120 urteetako alderdi arkitektoniko, artistiko eta paisajistikoetan arreta jarri nahi dutenentzat, “Artea duen hilerria” ibilbidea eskura izango dute maiatzaren 29an, ekainaren 21ean, uztailaren 8an, abuztuaren 28an eta irailaren 4an.
Bilboko hilerriaren alderdi orokor guztiak ezagutu nahi dituztenentzat beste bisita gidatu bat egongo da; non historia, kultura eta elezaharrak aztertu eta kontatuko diren. Interesa dutenek izena eman dezakete uztailaren 19ko, abuztuaren 23ko eta irailaren 20ko saioetan.
Bestalde, ekainaren 10 eta 20an, uztailaren 14an eta abuztuaren 30ean egingo den “Gerra-eremua” bisitan, pertsona anonimoen bizitza eta heriotza aztertuko da, istorio bereziak dituzten pertsona anonimoen eta politikari, pentsalari, zientzialari eta abarren bizitzaren eta heriotzaren alderdi garrantzitsuak ikusaraziz.
Horrez gain, aurten herritarrek Bilbao Zerbitzuak-ek diseinatu dituen bi ibilbide hauek aukeran izango dituzte: “Hilerria deszifratzen: sinboloak eta irudiak” eta “Flora eta Pasaia”. Lehenengo ibilbidea gaur hasiko da, hilak 21, eta ekainaren 24an, uztailaren 30ean eta irailaren 6an eta 8an jarraituko du, hilerriko hilobiak eta monumentuak apaintzen dituen hileta-ikonografia aberatsa eta liluragarria aztertuz. Bigarren ibilbideak hilerriko aberastasun botanikoa izango du ardatz. Interesa dutenek ekainaren 6an eta 30ean izango dute bertaratzeko aukera.
Bisita gidatu hauetara joan nahi dutenek izena eman dezakete bilbaozerbitzuak.bilbao.eus webgunean, eta eskainitako daten artean eguna eta ordua aukeratu. Nolanahi ere, pertsona talde, enpresa edo kolektiboentzako bisitak hitzar daitezke interesdunekin adosten diren egun, ordu eta baldintzetan. Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko Udal Hilerrira hurbiltzeko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen die bertaratutakoei.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019