EU | ES

2024ko azaroaren 21a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 21a, osteguna
2024ko azaroaren 21a, osteguna

Asiako sukaldaritzaren sekretuak, Erriberako Merkatuko sukaldaritza eskolan egingo diren bost tailerren bidez

Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak Asiara bidaiatuko du uztailean, Mikel Escudero Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako (ESHBI) chefaren eskutik, sukaldaritza mota ezberdinetako bost tailerren bidez.

“Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskola leku ezin hobea da nazioarteko sukaldaritzako ikastaro hauek emateko, ditugun instalazio eta baliabideei esker, bai eta gure Udal Merkatuetako postuek eskaintzen dituzten elikagaien kalitateari eta aniztasunari esker ere”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak.

Lehenengo ikastaroa maiatzaren 28an izango da, 11:00etan, eta bertaratzen direnek bi Ramen errezeta prestatzen ikasi ahal izango dute, Shoyu Ramen errezeta bat eta Miso Ramen beste bat.

Bigarren ikastaroa ekainaren 2an eta 9an izango da, ostegunak, 18:30etik 20:30era. Bertan, sushirako arroza eta bere ongarria egiteko trikimailuak emango dira. Parte-hartzaileek Japoniako janari tradizional horren pieza ugari prestatzeko aukera izango dute, makiak, uramakiak, nigiriak, sushia tenpuran eta futomakiak.

Japoniatik, Merkatuko Sukaldaritza Eskolak Thailandiara “egingo du hegan”. Hirugarren ikastaroa Thai sukaldaritzari buruzkoa izango da. Ikastaroa ekainaren 3an, ostiralean, izango da, 18:30ean, eta bertaratzen direnek herrialdeko plater adierazgarriak egiten ikasiko dute, hala nola Pad Thai eta tom yan kung, Thailandiako oso zopa aromatikoa. Hurrengo ikastaroa Pan Bao-arena izango da, ogi leuna eta oso zaporetsua, eta kasu honetan ahate kurruskariz eta pulled porkez beteko da. Ekainaren 29an, asteazkenean, izango da, 18:30ean.

Asian zeharreko bidaiarekin amaitzeko, Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolak sukaldaritza asiarra maite duten guztiei euren ezagutzak zabaltzeko aukera eman gura izan die sukaldaritza japoniarrari buruzko ikastaro osoagoarekin. Kasu honetan, guztira 2 orduko lau klase izango dira, eta horietan hauek prestatzen ikasiko da: gyozak eta atun gorriaren tartarra, udoia oilaskoarekin eta miso zopa, kimuchi yakimeshi arroza eta yakisoba eta tonkatsu txerria eta teriyaki atuna.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019