EU | ES

2026ko otsailaren 27a, ostirala

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 27a, ostirala
2026ko otsailaren 27a, ostirala

Astelehenetik aurrera Bilboko udal hilerrira bisita gidatuak egiteko sarrerak salgai egongo dira

Oraingo honetan, diseinatutako ziklo berriak 40 ibilbide kultural bilduko ditu, besteak beste, bisita orokorra, arteari, gerrari eta sinbologiari eskainitako hiru ibilbide tematikoak, eta hilerriko floran oinarritutako ibilbide berri bat, ohiko bisita antzeztuez gain

Datorren astelehenean, hilak 2, 12etatik aurrera, herritarrek Bilboko Udal Hilerrian apiriletik irailera egingo den bisita gidatuen ziklo berrirako sarrerak erosi ahal izango dituzte. Ekimen honen bidez, Bilbao Zerbitzuak-ek aurten ere espazio berezi hau ezagutzera gonbidatu nahi ditu herritarrak; non oroimena, artea eta natura elkarrekin bizi diren.

Oraingo honetan, diseinatutako ziklo berriak 40 ibilbide kultural bilduko ditu, besteak beste, bisita orokorra, arteari, gerrari eta sinbologiari eskainitako hiru ibilbide tematikoak, eta hilerriko floran oinarritutako ibilbide berri bat, inguruko paisaia eta bertoko botanika balioan jarriko dituena. Gainera, bisita antzeztuak ere itzuliko dira, bisitariek gehien eskatzen duten formatuetako bat.

Saio bakoitzeko plaza kopurua mugatua denez, Bilbao Zerbitzuak-ek sarrerak aldez aurretik erostea gomendatzen du. Datei, ordutegiei eta modalitateei buruzko informazio xehatua Bilbao Zerbitzuak-en webgunean egongo da eskuragarri datorren astelehenetik aurrera, hilak 2.

“Eskaintza honen bidez, Bilboko Udal Hilerriaren izaera kulturala berretsi nahi dugu, bertan dauden memoria, artea eta ondarea herritarrei hurbiltzearen alde eginez”, adierazi du Álvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019