EU | ES

2024ko azaroaren 21a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 21a, osteguna
2024ko azaroaren 21a, osteguna

Aurrez-aurreko langile gehiago eta identifikagarri, Domu Santu egunean zalantzak argitzeko

Domu Santu Eguna dela eta, egun hauetan Bilboko eta Deustuko udal hilerriak bisitatzen dituzten pertsonek ez dute inolako arazorik izango. Bilboko hilerri nagusiko bulegoan jende-pilaketak saihesteko, urriaren 28an eta 29an eta azaroaren 1ean, Bilbao Zerbitzuak erakundeak zerbitzua indartuko du pertsona batekin 11etatik 17etara (joan den asteburuan ere egin zuen). Era berean, urriaren 21etik azaroaren 1era bitartean, ofizioetako langileak txaleko islatzaile horiz identifikatuta egongo dira gainerako esparruetako arreta hobetzeko asmoz.

Deustuko Hilerrian ere ofizioetako pertsona batek familiei arreta-zerbitzua eskainiko die azaroaren 1ean, 10etatik 14etara.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi delegatu Álvaro Pérez Alonsok herritarrek izan ditzazketen zalantzak argitzeko deia egin die. “Askotan gertatzen zaigu ez dakigula oso ondo nola mugitu hilerriko barrualdetik, ez dugulako aurkitzen non dagoen bilatzen gabiltzan puntu zehatza, non dauden beharrezkoak ditugun zerbitzuak … sortzen diren zalantza guztiak argitzeko helburuarekin, langile gehiago egongo dira egun hauetan Bilboko hilerrietan”.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019