EU | ES

2024ko martxoaren 29a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko martxoaren 29a, ostirala
2024ko martxoaren 29a, ostirala

Begoña Guillén Monteroren “Itxaropenik eza” lanak irabazi du Bilboko hilerriko I. Argazki lehiaketa

Bigarren saria Eduardo López Arceoren “Txoria txori” irudiari egokitu zaio, eta hirugarrena Jesús Ángel Esteras Lópezen “Zerua laztantzen” lanari.

Saritutako lanak katalogo birtual batean egongo dira ikusgai, Bilbao Zerbitzuak-en webgunean.

Begoña Guillén Monteroren “Itxaropenik eza” argazkiak irabazi du Bilboko Udal Hilerriko I. Argazki Lehiaketaren lehen saria. Lehiaketa joan den apirilaren 23an egin zen, Bilbao Zerbitzuak erakundea Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailarekin elkarlanean egiten ari den Bilboko udal hilerriko kultur programazioaren barruan, eta 25 pertsonak hartu zuten parte. Bigarren saria Eduardo López Arceoren “Txoria txori” irudiari eman diote, eta hirugarrena Jesús Ángel Esteras Lópezen “Zerua laztantzen” lanari.

“Lehiaketari esker, Bilboko udal Hilerria parte hartu duten argazkilarien objektibotik ezagutu ahal izan dugu, eta irudi horiek are ederrago egiten duten xehetasun asko eman dizkigute. Helburua kultur sorkuntza bultzatzea eta Hilerriko kultura eta ondarea sustatzea zen, argazkigintzaren bidez, adierazpen artistiko gisa, eta obren kalitatea ikusita lortu dugula ematen du”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotziak.

Argazkigintzan ospe eta izen handia duten Ignacio Pérez El Correoko argazkilariak eta Óscar González DEIAko argazkilariak osatu dute epaimahaia, eta eurekin batera Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Bilbao Zerbitzuak erakundeko presidenteak eta José Antonio Fernández Bilbao Zerbitzuak-eko zuzendariak ere.

Epaimahaiak “originaltasuna, kalitate teknikoa eta estetikoa, sentsibilitatea, gaitasun kritikoa eta komunikatiboa, eta proposatu zen Bilboko udal Hilerriko heriotzaren inguruko artea esanahirik zabalenean gaira egokitzen jakitea” baloratu ditu. Era berean lehiaketara aurkeztutako lanen maila altua nabarmendu du, sarituez gain. Horren ondorioz oso zaila izan da azken erabakia hartzea

Sariak apirilaren 29an, ostiralean, banatu ziren Bilboko Udaletxean, eta obrak astebetez egongo dira ikusgai Erriberako Merkatuko kartel digitaletan, astebetez, eta Bilbao Zerbitzuak elkartearen webgunean. Gainera, lehiaketaren oinarrien arabera, saritutako argazkiak eta dohaintzan emandakoak Bilboko hilerrian ere jarriko dira ikusgai, Santu Guztien kultur programazioan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019