EU | ES

2024ko martxoaren 29a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko martxoaren 29a, ostirala
2024ko martxoaren 29a, ostirala

“Begoñako argia” itzali da, ziklo berri bat hasten da

Ia 10 hilabeteko lanaren ondoren, amaitu da Aranzadi Zientzia Elkartea Begoñako Hilerri zaharrean egiten ari zen lana. Horrela, 2021eko urriaren 8an kanposantu zaharraren sarreran piztu zen argia –proiektuari izena ematen diona– 2022ko abuztuaren 29ko eguerdian itzali zen.

Egindako lan guztia ixteko, Aranzadik errituala deitutako ekitaldi txikia antolatu zuen espazioan bertan, azken hilabeteetan lan egin duen taldearen parte batekin, udal ordezkariekin –Asier Abaunza, Obra eta Hiri Plangintzako zinegotzia, Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo zinegotzia–, eta modu batera edo bestera hilerri zaharrarekin erlazioa izan duten familiekin. Erreferentziazko eta salbuespenezko proiektu baterako sinbolismoz beteta dagoen eta memoriaren balioa nabarmentzen duen topaketa, –orain arte ez da horrelako jarduketarik egin–.

Bilboko Udaletik hau nabarmendu zen: “Aranzadik egindako lan ikaragarria. Errespetua eta duintasuna oinarri hartuta, ikerketa- eta dokumentazio-lan handia egin da. Horri guztiari esker, berreskuratutako gorpuzkiei atseden duina emango zaie, Bilboko Hilerrian memorial gisa altxatuko den espazio berrian”.

Gorpuzkiak hobietatik ateratzeko prozesuan, unibertsitateko praktiken campus bat egin ahal izan da ikerketa historikoaren, ondareari buruzkoaren eta antropologikoaren inguruan, unibertsitate-zentroetako eta erakunde zientifikoetako ikasleen eskutik. Horrela, indusketa lan mekanikoa/eskuzkoa egin duen diziplina anitzeko taldea sortu zen; hezurren dokumentazio arkeologikoa aire zabalean; hondakin materialak garbitu, aztertu, sailkatu eta tratatu dira. Aranzadiko langile espezializatuek zuzendu dituzte panteoien eta hilobien desmuntatze, kontrol, dokumentazio eta kontrol arkeologikoari dagozkien lanak. Hori guztia leku horrekiko eta Bilboko Memoria Historikoarekiko sentsibilitate soziala errespetatu duen berreskuratze, ikerketa eta dibulgazio zientifikoko prozesuaren barruan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019