EU | ES

2024ko azaroaren 21a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 21a, osteguna
2024ko azaroaren 21a, osteguna

Donostiako San Martin Merkatuak Bilboko Udal merkatuen kudeaketa ereduaren gaineko interesa erakutsi du

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotzi Eskuordetuak, Donostiako hornidura zentro ezaguneko gerentea Nerea Aramburu hartu du, Erriberako Merkatura gaur goizean egin duten bisitan.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotzi Eskuordetuak, Ana Collía Udal Saileko zuzendariak eta José Antonio Fernández de Celada Bilbao Zerbitzuak erakundeko gerenteak lagunduta, Donostiako San Martin Merkatu ezaguneko gerentea Nerea Aramburu eta Merkatuko zuzendaria Miren Celaya hartu ditu gaur goizean Erriberako Merkatuan. Donostiako hornidura zentro ezagunak, Bilboko Udal Merkatuen kudeaketa ereduaren aurreko interesa erakutsi du, eta hori izan da bisitaren zergatia.

San Martin merkatua

“Oso inpresio trukaketa interesgarria eta aberasgarria izan da”. Hitz horiekin azaldu du Yolanda Diez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak Erriberako merkatuan goizeko 11:00ak aldera egin duten topaketa. Gainera, zinegotziak azpimarratu duenez, oso garrantzitsua da “Euskadiko hiriburuetako gainerako merkatu handiekin harremanak izatea eta estutzea, eta Donostiakoa, zalantzarik gabe, indartsuenetakoa da. Erakutsi duen interesak eta bisitak asko poztu gaituzte”.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019