Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Erriberako Merkatuko sukaldaritza eskolak une garrantzitsua markatu du
Erriberako Merkatuko sukaldaritza eskolak une garrantzitsua markatu du
Erriberako Merkatuko sukaldaritza eskolak une garrantzitsua markatu du
Joan den uztailaren 4an Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskola ireki zen, Bilbao Zerbitzuak-en eta Bilboko Ostalaritza Goi Eskolaren arteko lankidetzaren ondorioz.
Bilbok oso une garrantzitsua bizi izan zuen joan den uztailaren 4an, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskola ireki zenean, Osasun eta Kontsumo Sailaren esku dagoen Bilbao Zerbitzuak-en eta Bilboko Ostalaritza Goi Eskolaren (ESHBI) arteko lankidetzaren ondorioz, udal ekipamenduaren bigarren solairuan martxan jarriz. Beste behin, Bilbao Zerbitzuak erakundearen eta ESHBIren interesek eta helburuek bat egin dute Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskola ekimen berri honetan. Hitzarmenaren bitartez egituratutako ekintza bateratuak, merkataritza eta gastronomia tradizionalaren balioen transmisioa sustatzeaz gain, Erriberako Merkatuaren jarduerari balio erantsia ematen lagunduko du, Merkatua bera eta Bilboko Alde Zaharra merkataritzarako eta aisiarako erreferentziazko gune gisa kokatuz eta indartuz. Kulturari eta ezagutzaren sorkuntzari ere lagunduko dio, ESHBI goi mailako koalifikazio zentroa baita, sukaldaritzako arteen, sukaldaritzara aplikatutako teknologiaren, gastronomiaren eta osasunaren prestakuntzan eta berrikuntzan.
Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskola berriak, “Eskuak zikintzeko” aukera emango duten banakako 12 sukaldaritza postu ditu, ikasleek, sukaldariak aurretik azaldutako eta egindako errezetak prestatu beharko baitituzte. Horrez gain, irakasleak produktuen koalitateak ere azalduko dizkie partaideei, eta baita klasean proposatutako platerak prestatzeko erabili beharreko teknikak ere.
ESHBIk gustu guztietarako ikastaro programa diseinatu du, oso gai anitzekin. Nazioarteko sukaldaritza: sushia, pasta, cevicheak, fideo asiarrak, tex-mexa…; euskal sukaldaritza: bakailaoa, tradizionala, pintxoak, sukalkiak eta marmitakoak, euskal postreak…; eta bestelako sukaldaritzak, denboraldikoa, saltsa eta sukaldaritzako fondo ikastaroa, hastapenekoa, hirugarren adinari zuzendutakoa, ikasleei zuzendutakoa… (www.escuelahosteleria.com).
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019