EU | ES

2024ko abenduaren 09a, astelehena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko abenduaren 09a, astelehena
2024ko abenduaren 09a, astelehena

Gabonetako emanaldien menuaz gozatu ahal izango da Bilboko Udal Azoka guztietan

Gabon hauetan Bilbao Zerbitzuak Gabonetako emanaldien menu sakon bat antolatu du Bilboko Udal Azoka guztietan.

Hiriko zazpi udal azoketan (Erribera, Zabalgunea, Deustu, San Inazio, Labayru, Otxarkoaga eta Trauko), kultura-egitarau berezia izango dute Gabonetan. Produkturik onenak preziorik onenetan eskuratzeko aukeraz gain, bezeroek umore, magia, musika eta zinema ikuskizunak gozatu ahal izango dituzte, txandan-txandan zazpi udal azoketan zehar, abenduaren 19an hasi eta 30era arte.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak Bilbao Zerbitzuak udal-enpresaren bidez sustatu duen ekimen honetan, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak ere lagundu du, eta asmoa da udal azoketan erosketak sustatzea aurrerantzean ere, haien irudi kolektiboa sendotzea eta ohitura osasungarriak sustatzea are Gobonetako jaiak bezalako garai ohikoan ere.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziaren arabera, “kultur ikuskizunen bitartez, jarduera sustatu nahi dugu gune hain gertuko horietan. Sustatu behar dugu udal azoketan eros dadila baita Gabonak bezalako garai ohikoan ere, hartara bizimodu osasungarria eta orekatua eroateko bizitzako aldi guztietan”.

Zehazki esateko, lau dira umore, magia, musika eta zinema ikuskizunak, abenduaren 19tik 30era bitartean Bilboko zazpi udal azoketan txandatuko direnak.

Proposamenetako bat “Impro merkatuak” inprobisaziozko ikuskizuna da, non, umorearen bitartez, emakumezko eta gizonezko lau aktorek agertoki bihurtuko dituzte azokak, eta han ibiliko diren bezeroak solaskide, eta hala erabakiko dute gauzatuko den antzerki-saioaren gidoia nolakoa izango den.

Zazpigarren arteak ere izango du lekua hiriaren merkataritzazko ekipamenduetan, “Deliciosa Marta” filma emango baita, komedia erromantiko alemaniar bat, zeinean protagonistak jatetxe frantses batean lan egiten baitu.

Ibon del Olmo magoak ilusioz eta pozez beteko ditu azoken barrutiak gertuko magiazko ikuskizunekin, ikusleak harrituz beti.

Musikazko zertzelada, Gabonetako egitarauan, Txipli Txapla zortzikotearen eskutik etorriko da; Karmele Barrenak zuzentzen du 2.000 urtetik. Zortzikoteak oholtzatik erakutsiko du bere herri-kanten, bilbainaden, eliza musikazko obren eta klasiko handien eta bestelakoen errepertorio luze eta askotarikoa.

Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak berriro gogorarazi nahi izan du “gertuko merkataritzaren balioa agerira ekartzeko beharrizana, haren zerbitzua, produktuen kalitatea, eta zeinen garrantzi handiko lana egiten duten azokek eta haietako merkatariek gure gastronomia- eta gizarte-kulturaren funtsa diren ohitura eta usadioak ezagutzera emanez eta gizartean zabalduz”.

Gainera, erantsi du, “udal azokak Uriko eta auzoetako bizimoduaren zutabe dira, ekonomia-jardueren gune, bizirik atxikitzen dutenak erosketa ohiko eta familian egiten denaren espiritua, kontsumitzaileei eskaintzen diena produktu berri eta kalitate handienekoen aukerarik zabalena”.

Gabonetako programazioa azokaz azoka:

    • Erriberako azoka. Hurrengo menuaz gozatu ahal izango dugu.
      • Abenduaren 20a, barikua,18:00etan, hasierako platerra bezala, zinema.
      • Abenduaren 21a, zapatua,12:30ean, lehengo platerra bezala, mikroantzerkia.
      • Abenduaren 23a, astelehena, 12:30ean, bigarren platerra bezala, magia.
      • Abenduaren 28a, zapatua, 12:30ean, postrean, zortzikotea.

    • Zabalguneko azoka. Hurrengo menuaz gozatu ahal izango dugu.
      • Abenduaren 19a, eguena, 12:30ean, hasierako platerra bezala, magia.
      • Abenduaren 27a, barikua, 12:00etan, bigarren platerra bezala, zortzikotea.
      • Abenduaren 27a, barikua, 12:00etan, bigarren platerra bezala, zortzikotea.

    • San Inazioko azoka. Hurrengo menuaz gozatu ahal izango dugu.
      • Abenduaren 21a, zapatua, 12:45ean, hasierako platerra bezala, zortzikotea.
      • Abenduaren 28a, zapatua, 12:30ean, bigarren platerra bezala, mikroantzerkia.
      • Abenduaren 30a, astelehena, 12:30ean, postrean, magia.

    • Traukoko azoka. Hurrengo menuaz gozatu ahal izango dugu.
      • Abenduaren 21a, zapatua, 12:30ean, hasierako platerra bezala, zortzikotea.
      • Abenduaren 27a, barikua, 12:30ean, lehenengo platerra bezala, mikroantzerkia.
      • Abenduaren 30a, zapatua, 11:15ean, postrean, zortzikotea.

    • Labayruko azoka. Hurrengo menuaz gozatu ahal izango dugu.
      • Abenduaren 19a, eguena, 12:30ean,hasierako platerra bezala, mikroantzerkia.
      • Abenduaren 23a, astelehena, 12:30ean, lehengo platerra bezala, zortzikotea.
      • Abenduaren 27a, barikua, 18:00etan, bigarren platerra bezala, zinema.
      • Abenduaren 28a, zapatua, 12:30ean, postrean, magia.

    • Deustuko azoka. Hurrengo menuaz gozatu ahal izango dugu.
        • Abenduaren 20a, barikua, 12:30ean, hasierako platerra bezala, magia.
        • Abenduaren 21a, zapatua, 11:30ean, lehengo platerra bezala, zortzikotea.
        • Abenduaren 23a, astelehena, 12:30ean, postrean, mikroantzerkia.

    • Otxarkoagako azoka. Hurrengo menuaz gozatu ahal izango dugu.
      • Abenduaren 20a, barikua, 12:30ean, hasierako platerra bezala, mikroantzerkia.
      • Abenduaren 27a, barikua, 12:30ean, lehenengo platerra bezala, magia.
      • Abenduaren 30a, astelehena, 12:45ean, postrean, zortzikotea.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019