EU | ES

2024ko apirilaren 19a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko apirilaren 19a, ostirala
2024ko apirilaren 19a, ostirala

Hilerriaren berriztapena

Azken urteotan Bilboko hilerria hainbat berriztapen egin ditu bertan dauden estatuetan eta hilarrietan.

 Azken urteotan Bilboko hilerrian, hainbat berriztapen lan egin ditu, estatuetan, hilarrietan eta monumentuetan. Izan ere, denbora pasa ahala bere lilura galdetzen dute.

Esku Hartzeko Planan kontratatutako lau pertsonek garbiketa lanak, finkatze eta berriztapen lanetan egon dira, hain zuzen ere, Bilboko hilerriko panteoiak lantzen. Hala nola, kripta, umeen zirkuko panteoia, Oiz Mendiko panteoia, Casilda Iturrizar Andrearen panteoia…

Lanen helburu nagusia piezek higadurarekiko eta eragile klimatologikoekiko esposizioaren ondorioak ekiditea edo zuzentzea izan dira, izan ere, eguraldia dela eta, askotan, pieza horiek jatorrizko itxura galtzen baitute. Horretarako, kasu guztietan eskulturen eta artelanen azaleko garbiketa egin da, haien narriadura geldiarazteko, baina denboran zehar sortutako «patina» galtzeko bezain zehatza izan gabe.

Berriztapena

Eskulturak eta artelanak garbitu ondoren, junturak garbitu dira eta silizezko hondarra duen karezko mortero bat aplikatu da. Horri kolore mineral bat gehitu zaio, esku hartzen den eskulturarekin edo arkitektura-multzoarekin harmonizatzen dena.

Proiektu hau behar bezala burutzeko, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaile baten laguntza izan dugu. Hark Bilboko Hilerriko panteoiak, eskultura-piezak eta apaindura-elementuak Esku Hartzeko Planaren diseinua gainbegiratu du, eta prozesu osoan kultura-ondasunak zaharberritzen dituzten lau pertsonei lagundu die, astero 20 bisita eginez, programatutako zaharberritze- eta kontserbazio-lanei buruz aholkatzeko.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019