Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Inauteriak 2020 programa aurkeztu da, Erriberako Merkatuan
Inauteriak 2020 programa aurkeztu da, Erriberako Merkatuan
Inauteriak 2020 programa aurkeztu da, Erriberako Merkatuan
Gastronomia lehiaketak, desfileak eta herri bazkariak izango dira jai batzordeak prestatutako egitarauan
Gaur goizean, Erriberako Merkatuko hallean, Itziar Urtasun Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak, udaleko ordezkariekin eta Bilboko Konpartsetako kideekin batera, Inauteriei hasiera eman die, Jai Batzorde Mistoak aurtengo jai-ediziorako prestatu duen egitaraua aurkeztuz. Parte hartzaile guztiak mozorrotuta eta inauteriez gozatzeko gogo handiarekin joan dira ekitaldira.
Bilboko inauteriak otsailaren 20tik 25era ospatzen dira. Aurretik, ordea, Koplen Lehiaketa egingo dute, otsailaren 15ean, larunbatean, 20: 00etan. Edozein taldek, konpartsak edo abesbatzak parte hartu ahal izango du, gutxienez 5 taldekide eta mozorrotuta doazenak. Eta otsailaren 16an, IX. Inauteri Ponche eta Tostada Lehiaketa izango da.
Gainerako jai egunei dagokienez, jende guztiarentzako ekitaldi ugariez gozatu ahal izango da. Besteak beste, kale antzerkiak, kontzertuak, fanfarreak, lehiaketa gastronomikoak, kalejirak …
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019