EU | ES

2024ko martxoaren 19a, asteartea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko martxoaren 19a, asteartea
2024ko martxoaren 19a, asteartea

Kontratazio Mahai berria

«Bilbao Zerbitzuak erakundearen barne-funtzionamendurako jarraibideak kontratazioaren arloan» erakundearen Administrazio Kontseiluak onartu zituen gobernu-organo horrek 2018ko ekainaren 15ean egindako bilkuran.

 «Bilbao Zerbitzuak erakundearen barne-funtzionamendurako jarraibideak kontratazioaren arloan» erakundearen Administrazio Kontseiluak onartu zituen gobernu-organo horrek 2018ko ekainaren 15ean egindako bilkuran.

Aipatutako jarraibideetako 3. kapituluak Kontratazio Mahaia kide anitzeko organo gisa eratzeko beharra jasotzen du, eta kontratazio-organoari lagunduko dio Erakundeak egiten dituen kontratuen esleipenean, prozedura ireki, arrunt eta sinplifikatuetan, elkarrizketa lehiakorrean, lizitazio negoziatuan eta berrikuntzarako elkartzean.

Sumarioko prozedura ireki sinplifikatuaren bidez izapidetutako kontratuetan, kontratu txikietan eta publizitaterik gabeko prozedura negoziatuetan ez da nahitaezkoa izango kontratazio-mahaiaren laguntza.

Kontratazio Mahai berria

Bilbao Zerbitzuak erakundearen estatutuen 10.2 f) eta g) artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, Lehendakaritzari dagokio Administrazio Kontseiluari proposatzea zer erabaki hartu behar dituen, eta, bereziki, erakundearen antolaketa-egitura; beraz, 2019ko maiatzaren 26an egindako toki-hauteskundeetatik sortutako korporazio berria eratzearen ondorioz, Administrazio Kontseiluak 2019ko urriaren 8an egindako bilkuran Bilboko Kontratazio Mahaiaren osaera onartu du, aldeko 8 botorekin, kontrako 0rekin eta 2 abstentziorekin.

    • Lehendakaria:
    • Yolanda Díez Saiz, Bilbao Zerbitzuak erakundeko presidentea, titular gisa.
    • Jon Bilbao Urquijo, Bilbao Zerbitzuak erakundeko presidenteordea, ordezko gisa.
    • Batzordekideak:

Gerentziaren ordezkari gisa:

    • José Antonio Fernández Celada, Zuzendari kudeatzailea, titular gisa.
    • Adriana Mª Soga Guinea, Aholkulari juridikoa, ordezko gisa.

Erakundearen ekonomia- eta finantza-arloko kontrol-funtzioa dutenen ordezkari gisa

    • Javier León López, Zerbitzu Ekonomikoetako burua, titular gisa.
    • Ana María Barrutia Gastaca, Administratiboa, ordezko gisa.

Erakundearen aholkularitza teknikoaren eginkizuna dutenen ordezkari gisa

    • Xabier Begoña Ellacuria, Zerbitzu Tekniko Anitzeko burua, titular gisa.
    • María Jesús Menica Bengoetxea, Administratiboa, ordezko gisa.
    • Idazkaritza:
    • Marina Lizarralde Palacios, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko Administrazio zuzendariorde juridikoa, titular gisa.
    • Javier Victoria de Lecea Echebarria, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko Idazkaritza Teknikoaren azpiarloko burua, ordezko gisa.

Era berean, udal-ordezkaritza duten talde politikoetako ordezkariak Kontratazio Mahaira joan ahal izango dira, hitzarekin baina botorik gabe, udal-gobernua sostengatzen ez duten udal-talde politiko bakoitzeko ordezkari baten parte-hartzearen bidez, arlo horretako kontrol- eta fiskalizazio-funtzioak errazteko.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019