EU | ES

2024ko maiatzaren 07a, asteartea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko maiatzaren 07a, asteartea
2024ko maiatzaren 07a, asteartea

Hilerriaren lorategiaren hobekuntza

Azken urteotan Bilboko hilerriaren lorategian hainbat hobekuntza egin dira.

Azken urteotan Bilboko hilerria hainbat hobekuntza egin ditu, hala nola, lorategiak, eskuragarritasuna, argiztapena… Modu honetan, hiritar guztiak hilerriak eskaintzen dituen instalazioaz gozatu ahal izateko inolako arazo barik.

Hilerriaren helburu nagusia, hilerriko fauna eta flora hobetzea da, izan ere, modu honetan, hiritarrak gune eroso batez gozatzeko aukera izango dute. Honako hau lortzeko ondoren azalduko diren aldaketak egin dira.

Lorategiaren hobekuntza

Lehenik eta behin, 4 palmondoren inausketa eta mantendua egin da. Hau da, adar lehorrak, sasiak eta landare-hondarrak kendu dira hazten dauden adar osasuntsuak aurkitu arte. Bigarrenik, Bilboko hilerria inguratzen duten horma guztien landareen garbiketa egin da. Hirugarrenik, hilerriko sarrera nagusian era askotako zuhaixken landaketa egin da. Ondoren, errausketa-labera sarbidean landare eta zuhaixka usaintsuak landatu dira inguru atseginago bat egiteko.

Aipatutako aldaketaz gain, beste hainbat egin dira. Hala nola, tamaina handiko zuhaitzen ordezkapena beste zuhaixka espezie batzuengatik, txikiagoak, aireko zirkulazioan arazorik ez eragiteko. Hilerriko sarreraren aurreko zuhaitzen ordezkapena landare eta zuhaixkagatik. Horrela sartzean, kapera eta klaustroa hobeto ikusten dira. Soropil eta zuhaixken landaketa Oiz Mendiaren tragediaren oroimenaren monumentuari garrantzia emateko. Bulegoa aurreko plaza berrian lorategi txiki baten sorrera. Azkenik, adakera eta inausketa hondar guztien birrinketa eta konpost-egiteko gunearen lekualdaketa.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019